Hemen zaude: Hasiera Albisteak Caminhensek eta Labradoresek irabazi zituzten nazioarteko estropadak
Dokumentu Akzioak

Caminhensek eta Labradoresek irabazi zituzten nazioarteko estropadak

2008/04/21

Julio Aranburuk 14:25:80 minutuan egin zituen 3000 saltoak, marka berria jarriz

Eguraldi txarrak oztopoak sortu arren, azkenean, lortu zuten estropadak jokatzea. Izan ere, 40 minutuko atzerapenarekin eman zitzaion hasiera probari haize indartsuaren eraginez. Portugalgo Caminhense taldea nagusitu zen gizonezkoetan, eta Espainiako Labradores emakumezkoetan.

Julio Aranburuk errekorra
Bukatzeko, Julio Aranburuk otsailaren 23tik barruan zuen arantza ateratzea lortu zuen Karelan egindako saioan. Aurreko hartan egin izan ez zuena oraingoan ederki bete zuen Getarian bizi den oriotarrak. 14:25:80 minutuan egin zituen 300 saltoak, marka berria jarriz.

8+ Zortzikoa Mutilak:
1) SC Caminhense
2) Orio AE
3) Hondarribia AE
4) RCN Vigo
 
4X Binako Laukoa Neskak:
1) Labradores
2) Hondarribia AE
3) Mediterraneo
4) Molesey BC

 

Labradores Sevilla

Nazioarteko estropadak grafikoa

Proposamena

neska — 2008/04/21 18:16
Arratsalde on guztioi. Lehenik, esan, eztabaida askotan izaten den giroa asko atsegin ez badut ere, gustora jarraitzen dudala foroa. Aukera polita ematen digu Karkarak, iritziak trukatzeko. Ados egon edo ez, gustoko dut jendearen iritziak irakurri eta hausnartzea. Zoritxarrez, bada sinadura bat edo beste, giroa txartzea eta jendea elkarren artea hasarraraztea beste helbururik ez duena. Edo hori dirudi, ezta P………? Nire proposamena, halakoei ez erantzutea da. Garrantzirik ez ematea, beren jokoan ez sartzea horixe besterik ez baitu/te nahi. Aspertuko da/dira.

Estafa, estafa..

Indaux — 2008/04/24 09:01
http://www.diariovasco.com/20080424/economia/juzgado-investiga-presunta-estafa-20080424.html )..................INDAUXeko afere honek bildurtu egin nau. Asko dira oriyotarrak, ayarrak, Indaux-ITB enpresetan lan egiten dutenak.

baiñan IKEAtu bai

IKEA etzekit — 2008/04/24 14:02
http://www.diariovasco.com/20080424/economia/proveedores-ikea-fabricantes-precocinados-20080424.html

Hau dek martxa hau! Ea arraya errekuperatzen dugun.

BERDELA — 2008/04/24 14:09
BATZARREAN HARTUTAKO ERABAKIA Gipuzkoako arrantza ontziak portuetan daude astelehenetik 2008/04/23 Berdel gabeziak eta erregaien salneurri altuak neurri hori hartzera behartu ditu arrantzaleak. Berdelaren kanpainak 16 milioi kilo utzi ditu aurten, iazko 11 milioien aldean. Gipuzkoako inguraketako arrantza ontziak portuetan daude iragan astelehenetik, berdel gabezia eta erregaien salneurri altuak direla eta. Guztira 600 arrantzalek egiten dute lan itsasontzi horietan. Jaime Tejedor Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradietako Federazioaren presidenteak adierazi duenez, batzarrean hartu zuten erabakia, larunbatean, sektoreko ordezkariak jasaten ari diren "zalantza" egoeraren aurrean. Tejedorrek azaldu du berdelaren kanpaina amaitutzat eman daitekeela. Aurten arrain mota horretako 16 milioi kilo heldu dira Gipuzkoako portuetara, iazko 11 milioi kiloen aldean. Izan ere, iazko kanpaina aurten baino hil bat beranduago hasi zen. "Logikoena orain antxoa arrantzatzea izango litzateke", baina horretarako debekua indarrean dagoenez, Gipuzkoako arrantzaleek inguraketako 40 arrantza ontziak portuan uztea erabaki dute, gaineratu duenez. Jaime Tejedorrek aurreratu du ziur aski datorren astean arrantzaleen ordezkariak Gobernu berriarekin bilduko direla.

Berdelari

Permin — 2008/04/24 16:51
Berdela, hiri oso interesatua ikusten haut arrantzaren egoerari buruz. Nire eritzia zera duk, zaila izango dela epe ertain batean, gure itsasontziak mantendu. Zeren eta arraia gutxi zeok, eta gasoila gora ziak. Horregatik, eta ikusirik Orio geografikoki non dagoen kokatuta, nik, kultiboko arraietan, hau da, piszifaktorietan ikusten diat etorkizuna. Erriyua bera izan daiteke aktibitate hontarako honugarria, zeren eta, bertan, patzela akotatu batzuetan, arraia hazi eta gero saldu leike. (gure merkatuetan gero eta errezago hartzen dute arrain mota hau). Zure eritzia jakin nahiko nuke, Berdela. Izan ongi.

Halako batean...zentzutasuna Permin

BERDELA — 2008/04/24 17:04
Errediela, errediela, errediela. Garaya huan !!. Halako batean zerbait zentzuzkoa bururatu zaik Permin. Bai, asko interesatzen zaidak arrantza. Nere iritziz, arrantzaleak/ok gaituk erredun nagusiak. Ez dugulako gure onura zaindu. Agintariyek ere ez, arazo latz honi ez zietek aurrea hartu eta orain oso zaila zagok asuntua. Moratoriak behar dizkik itsasoak. Eta hori ekonomikoki oso garestiya dek. Eta arrantzale oriyotarrak, euskaldunak, asko puntsatu beharra zaukek beren bizibideari buruz. (Mundu mailako astakeriei buruz ez nauk jardungo, hortarako ezin gaituk iritxi eta). Hik aipatzen deken kultibo arrantza hori buruz ba... biologoak, agintariek, arrantzaleek ikasi, ikusi eta erabaki zentzudunak hartu beharko dizkiyek. Ez dek idea txarra. Baiñan nik hortarako jakinduriarik ez dit. Ama lurra eta ama itsasoarekiko erabaki erespetagarriyak hartuko aldizkiye, bestela akabo!!

Errediela, errediela, errediela

Permin — 2008/04/24 17:23
Errediela, errediela, errediela (ez nian zekula entzun,-). Ni nahiko ezkorra nauk itsasoaren etorkizunarekin. Nire pentsaeran, merkatuaren diru sarrerekin bizi ezin duen enpresak (hau da, subentzioak behar dutenak bizitzeko), ez ditek denbora asko egiten bizirik. Pentsatzen diat, Eusko Jaurlaritzak ematen dituen diruak (urte batzuetan ezin ditek itsasontzia saldu, bestela diru hor bueltatu behar ditek) galtzeko arriskurik ez balego, Orioko laupabost armadorek beraien baporea salduko lukete. Nor da Orion patroi gazteena?. Orain dauden baporeen artean, nork dauka patroi posturako semeetan edo ingurukoetan erreleboa?. Pena izango duk, baina Orion hamar urteetan ez duk barkorik geratuko. Oso polita dek gure arrantzaleak gure portuan jardunean ikusi, baina, tamalez, egoera ekonomikoak jasanezina bihurtzen ari dek. Ikusiko dok helduden urteetan egoera hau nola etorriko den. Arrasti on, eta eskubiñak familiari.

egoera eta irtenbidea

BERDELA — 2008/04/24 18:18
Etengabeko arraya harrapatze hori bukatu dek. Euskaldunek bazeuzkau ikasteko adibide earrak. Norbegian, Danimarkan, bakallaua ederkiasko zaintzen ditek. Estatubatuarrak eta kanadiarrak, fletana eta beste hainbat array zaintzen dituzten bezalaxe. Beraiyek kotrolatu, beraiyek erabaki zenbat harrapatu behar den. Berayek erabaki noiz gelditu. Berayek erabaki zenbat bapore jardun. Berayek biologoak erabilli. Berayek arraya saldu. Hori guztiya egiten ditek makiña bat kaladerotan. Egia dek beste aldetik ere, mundu guztiyan zehar hor ibiltzen direla jotake itsasoa eskilmatuz, baiñan beraien aberastasunak ondo zainduz. Eta hemen ere horrela jokatzen ezbada, gure bapore koloretsuak pikutara!! Gure arrantzale sena hori museora !! Ikusi besteik etziok azken urtetako joera. Oraindik buelta emateko gai izango garela pentsatu nahi diyat. Ai ama!! Hau kezka!!. Harropuzkeriyak utzi Bordatxorako eta humillhumill aztertu ditzagun egoerak eta irtenbideak.

Bordatxorako? Zergatik esan duk hori, Berdela?

Permin — 2008/04/24 18:44
Bordatxorako? Zergatik esan duk hori, Berdela?

tabernarako motel

BERDELA — 2008/04/24 19:39
plazako Bordatxo tabernarako alegiya. Motel, batzutan ertamerikan biziayzela ematen dik.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Caminhensek eta Labradoresek irabazi zituzten nazioarteko estropadak

Argazkiak: Joxemari Olasagasti