Hemen zaude: Hasiera Albisteak Contador txapeldun
Dokumentu Akzioak

Contador txapeldun

2008/04/12

Txirrindulari espainiarrak gaurko lasterketa ezezik, itzulia ere irabazi du

Erakustaldi polita egin du Astana taldeko Alberto Contadorrek. Gaurko etapa ez ezik, itzulia ere irabazi du txirrindulari espainiarrak. Contadorrek 29 minutu eta 10 segundotan egin du 20 kilometroko ibilbidea. Bigarrena Evans izan da, 22 segundora, eta hirugarrena Cunego, 27segundorara. Atzoko etapan ez bezala, gaurkoan eguraldi bikaina izan da eta jendetza bildu da hondartza inguruan.

Astelehenetik aurrera, bi egunotako argazki bilduma bikaina ikusgai izango duzue Karkara.com-en.

Contador podiumean

Txankan gora

barridua

astarloza 1

banderolak itzulian

astarloza 2

contador azken errebueltan

Contador txanpainarekin

Contador eta denak podiumean

 

 

Txirrindulariak

Kaltetua — 2008/04/13 13:30
Oso ondo dago txirrindularitzako mobida guzti hau Orion izatea, zeren horrelako herri batentzat izugarrizko ospea da eta udaletxearentzat zer esanik ez. Hala ere ze nolako mobilizazio egon diren egun hauetan izugarria izan da, ze egunero bizitu izan ditut handik asko ibiltzen naizelako. Atzo ere bukatu orduko, trailerrak etorri hesi guztiak bildu, podium-a kendu,... eta lurrean geratu ziren zakar guztiak!! Norentzat geratu dira zakar guzti horiek!! Atzo gauean lotsagarria zen benetan lurrean zegoen zerrikeria guztia, eta lunch-a eman zuten lekuan, podium-aren ondoan...horri ezin zaio adjetiborik jarri, zeren eta zerrikeria esatea gutxi esatea baita. Gaur goizean garbitzaileak pasako ziren esperantzan etxeratu nintzen. Gaur goizean horrelako eguraldi ederrarekin jaikitzearekin batera hondartzara paseotxo bat ematera joatea bururatu zait, eta hara nun nere sorpresa!! Atzo gauean bezalaxe topatu dut zonalde osoa, brida guztiak lurrean botata...eta handik aurrera nahi duzun guztia... Benetan lotsagarria iruditzen zait Orioko udaletxearen aldetik zeren antolatzen horrelako mobilizazioak izan baziren, garbiketa aldetik ere horrelako mobilizazio berdinak jarri behar zituzten eta ez astelehen arte itxaron garbitzaileak hara joateko garbitzera. Benetan penagarria ...

zaborrak jango gaitu???

ni ere harrituta — 2008/04/13 20:05
orioko udala hainbeste saiatzen da herria txukun mantentzen, oso harraroa egin zaitela aurrekoak esan bezala gizakiak botatako hainbeste zabor lurrean topatzeak!! beste batzutan azkar asko ibiltzen dia besteei garbi mantendu behar dutela eskatuz edo exijituz,baina....oraingoan, berari dagokionean, udala ez da ez argi ibili eta gutxiago garbi. eta behin eskatzen hasita hondartza ere txukuntzea eskatuko nioke, ezin da bertan ibili ereegin eta!!

Oscarri buruz!!

Ruth — 2008/04/13 21:11
Kaixo lagunak, txirrindulariak ikusiaz Oscar etortzen zait gogora eta gustatuko litzaidake jakitea zertan den. Norbaitek baleki idaztea gustatuko litzaidake.

zerrikeriak

joxemari — 2008/04/13 21:14
gogan dut oraindik gazte asanbladak ze kritika jasan behar izan zituen gazte eguna eta gero plazaren egoera zela eta. udalak zer esan behar du orain???

benetan patetikoa

Patxi — 2008/04/14 11:20
Benetan patetikoa iruditzen zait Orio-ra hurbiltu zen jende guztia, eguraldia, espektakulua, Orioren izena hainbat lekutan entzun izana, nola ez, jendetza horrek herrian utzi duen dirua, herriko 140 boluntarioak... etab aipatu beharrean, zuek ez, zuek gaur garbituko den (egun bat beranduago) zaborra kritikatzea... benetan, tristea.

zakarrontzira

antolakuntxa — 2008/04/14 11:39
patetikoaaaaaaaaaa!. Bai, atzo goizeko irudia. Zikinkeriya monumentala. Ba hurrengorako antolakuntzak prestatu dezala brigada berezi bat, derrepente guztia garbitzeko. Boluntarioak ala pagatutakoak. Baiñan derrepennte garbia utziko duna. Ze atzo Oriora hurbildu zirenak, Orioren izena zakarhontzira bota zuten eta.

patetikoa?

patxiri — 2008/04/14 11:41
hi, kritika eraikitzaileak onartu berkoya o... halere, oriora hurbildu hurbildu: jende geyo espero zala ustet nik! eguraldia: kaxkarra ta hobera geo, espektakulua: gustatzen zaionantzat,orioren izena: hainbat lekutan entzun, entzungo zan ta??,jendeak herrian dirua utzi? hori hostalaritzakoak esan berkoyek ta...nik enin jende geyegire somatu, ta herriko boluntarioak: ba zorionak bai, nahiz eta erdara nagusi izan zelarik kexatu direnak ere badiren.ta zaborra, ba hoixe geatu zan ta lurrian ta beste batzutan udaletik kritikatu delako kritikatu zaie horain beraiei!!!

aho guztiak ez diote gauza bera

ORIOren izena?? — 2008/04/14 12:00
ESTHER LARRAÑAGA, CONSEJERA DE MEDIO AMBIENTE «Estamos obligados a proteger la costa aún no intervenida» Si ha habido una persona crítica con todo lo que se ha hecho en Orio soy yo. Lo que se ha construido en Orio jamás debería haberse realizado. Del mismo modo que hoy no se harían barrios que se construyeron en los años 60, quizás lo de Orio tampoco se hubiera construido............ikusi: www.diariovasco.com/20080413/al-dia-local/estamos-obligados-proteger-costa-20080413.html

patetikoa ez. nazkaaaaarriya !!

parot doktrina — 2008/04/14 13:21
Hau patetikoa ez, nazkaaaaaarriya. Eta guztia egitea posibilitatu duten politiko-pertsonei ez al zaie "doctrina Parot" ezarri behar. Alegiya erretroaktiboki pena ezarri ?? Mafia, mafia, mafia demokratikoa dugu gure bizitan ezarria.

euskara %1-a

BERDELA — 2008/04/14 13:25
eskerrak behintzat erlojupekoan, azken egunean, ziklistak ateratzen zirenean, esatari jardun zena, helmugan, ia dena euskaraz egin zuela... horrekin ba euskararen erabileraren portzentaia %1-era igo zen.

Hondartza

Peli — 2008/04/14 16:36
Ona. Esther Larrañaga esaten Orion eraiki dena ez zela eraikin behar. Zer ote diote orain gure urbanismo adituek? Izen abizendunek? Hura ahalbidetu zutenek? Herria "marbella" bihurtzea onartu zuten jeltzale jetadunek? Non ezkutatzen ote dute irrifarre fortzatuko aurpegi latz hori? Nola zuritu behar dute Orion ere GBB eta Txabarriren auzian bezala jokatu dutela, beraien arteko zerrikeriak guztion kalterako auzi bihurtzen? Patetikoegia, tristeegia.

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea

Contador txapeldun

Alberto Contador helmuga zeharkatzeko unean