Cunegok irabazi du Orion
Ikusmin handia sortu du Euskal Herriko Itzuliko 5. etapak
Lampre taldeko Damiano Cunegok irabazi du Orion bukatzen zen Euskal Herriko Itzuliko 5. etapa. Batera iritsi da Alberto Contador eta 2. helmugaratu da Astana taldeko txirrindularia, denbora berarekin. Dekker izan da hirugarren, 5 segundora.
Lehen euskalduna, berriz, Euskaltel-Euskadi taldeko Mikel Astarloza izan da, 9. Talde bereko Egoi Martinezek, berriz, mendiko mailota bereganatu du. Bera izan da, Kohlekin batera ihesean zihoala, Orion aurrena, lehen aldiz pasa direnean Aiarako bidean.
Aiako gainean Alberto Contadorek, faboritoak, denei aurrea hartu die aldaparen gogorrenean.
Etapako momenturik larriena Herrero errekaldetarraren eroria izan da. Helmuga iritsi aurretik, plaiako errotondan bertan, azken metroetan, lurrera joan da eta pedal bakarrari eraginez gurutzatu du helmuga, negar batean. Berehala sartu dute anbulantzian eta ospitalera eraman.
Eguraldiak asko lagundu ez badu ere, jende ugari bildu da errepide bazterretan txirrindulariak animatzeko. Agerreko aldapa, esaterako, estu geratu da txirrindulariak eta jendea, denak hartzeko. Ikusgarria izan da Aiatik behera kirolariak ziztu batean bidea egiten, euri zaparrada ari zuen momentuan, emozio eta tentsio handiz.
Ahal bezain pronto jarri nahi izan ditugu argazkiak zuen eskura eta ez dugu fotoak tratatzeko denborarik izan. Argazki bilduma osatuagoa astelehenean zintzilikatuko dugu.







Espektakulo polita!
espektaKULOA
Traumatizatutik berdelea pasaek alajaña!
Elite Kirola
Txikizioa
Irudimena
nik, txikiziora dijoalakoan natxiok