Hemen zaude: Hasiera Albisteak Danbor hotsek Orio hartu dute
Dokumentu Akzioak

Danbor hotsek Orio hartu dute

2008/01/18

Ikastetxeetako haurrak izan dira Sebastian eguna ospatzen lehenak

Sebastian egunaren bezpera gaur, danbor hotsek hartu dute herria. Uneotan, Ikastolako haurrak danborradako piezak jotzen ari dira Ikastola aurreko plazoletan. 16:00etan ekin diote jendaurrean jotzeari, plazoleta guraso eta senidez lepo beteta zela. Horrelakoetan gertatzen den legez, petrilean eserita direnek nahikoa komeria badute danborrari txikiak lanean ikusteko argazkia atera nahiean guraso mordoa baitabil aurreko lerroan.

Zaragueta eskolari dagokionez, dagoeneko ospatu dute Sebastian eguna. Aurrekoetan baino partehartze txikiagoa izan da oraingoan, haurretako asko etxean baitziren, gaixorik. Azpiko irudian duzue eskolan egindako festako uneetako bat.

 

Danborrada Zaragueta

 

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Danbor hotsek Orio hartu dute

16:00etan ekin diote Ikastolako haurrek danborra jotzeari.