Dantza erakustaldia, larunbatean Karelan
Danbolin musika eskolako ikasleek eskainiko dute 18:00etatik aurrera
Danbolin Musika Eskolako dantzako ikasleek dantza ikuskizuna eskainiko dute larunbatean Karelan. 18:00etan hasiko da eta, 4tik 13 urte bitarteko, 170 ikaslek hartuko dute parte Ander Errasti irakaslearen gidaritzapean. Instrumentuetako ikasleak ere izango dira bertan, perkusioa, txistua eta esku-soinua joaz.Hauek dituzue eskainiko dituzten dantzak: Sarrera, Txulalai, Zapatain, Orpo Punta, Agintariarena, Agurra, Bolant dantza, Zinta dantza, Axuri beltza, Txontxongilo, Plazara, Uztai dantza, Banakoa, Koreografiak eta bukaera.