EAE-ANVren jarduera 3 urtez etetea agindu du Garzonek
"Erasoak eraso, martxoaren 9an presente" egongo direla ziurtatu dute
EAE-ANVk ezingo du martxoaren 9ko hauteskundeetan parte hartu. Horixe erabaki du Baltasar Garzon epaileak alderdi honen eta EHAKren jarduera 3 urtez eteteko agindua eman ondoren. Hain zuzen ere, kongresurako aurkeztutako zerrendetan Karmele Belasko Orioko zinegotziak 9. postua beteko du.Orioko EAE-ANVko zinegotzi Joseba Goibururi Garzonek hartutako erabakiaren gaineko balorazioa eskatuta, adierazi du, erasoak eraso, presente izango direla martxoaren 9an.
Goiburuk gaineratu duenez, PSOEk protagonismo nabarmena hartu du ezker abertzalearen aurkako jardueran alderdi bat ezezik, aldarrikapen eta ordezkaritza bat eragozteko edozertarako prest baitago. Ondorioz, euskal independentismoak momentuan momentuko gobernuak bultzatutako errepresioaren pean jarraitzen du.
PSOErekin ez ezik, EAJ eta Nafarroa Bairekin ere kritiko agertu da Goiburu. Espainiako gobernuak aurrera daraman politikaren ezinbesteko soziotzat jo ditu bi alderdiok, erkidegoan eta Nafarroan, oso ondo datorkielako ezker abertzalea jokoz kanpo izatea.
Osteguna otsailak 14, Greba orokorra!
Greba orokor...zer?
bueno bueno...
ikustear
Oriyotar eskirolak ez du greba eingo
Ni izango niñun aurrenekua
errespetua ta ondo lo egin
oriyotarrai
eskubiderik ez dago
aralarkideari