Edalontzi berrerabilgarrien zozketan 2266 zenbakia da saritua
Turismo bulegotik pasa behar da saria jasotzera
Udaleko Ingurumen batzordeak sustatuta, edalontzi berrerabilgarriak erabili ziren hainbat tabernatan sanpedroetan. Edalontziak bueltatzen zituztenen artean bi lagunentzako Formigalera asteburu pasa joateko sariaren zozketan parte hartzeko txartelak eman ziren, lehen aldiz –aurreko urteetan edalontziaren balioa itzultzen zitzaion erabiltzaileari–.
Zenbaki saritua 2266 izan da eta zortedunak Orioko turismo bulegotik pasa besterik ez du egin behar dagokiona jasotzera. Saria jasotzeko epea, uztailaren 15a arte izango da, inor ez bada azaltzen beste zozketa egingo da.