Egunkariako auzipetuei babesa emateko batzordea bihar
Bilera azaroaren 3an, asteartean, kultu etxean izango da, 19:00etan
Pasa den astean, urriaren 22an, bilera informatiboa antolatu zuten Jakes Goikoetxeak eta Idurre Lizarraldek udaletxean, Egunkariaren auzia zertan den azaltzeko. Bilera horretan, Jakes eta Idurreren azalpenak entzun eta gero, bertaratu zirenek erabaki zuten batzorde bat osatzea herrian, auzian inplikatuta daudenei babesa emateko eta arazoa gizarteratzen laguntzeko.
Batzorde hori osatzeko bilera datorren asteartean, azaroak 3, egingo da kultur etxean, 19:00etan.
Bilera irekia da eta deitzaileen asmoa da batzorde zabala osatzea, ondoren bertan erabakitzeko antola litezkeen ekitaldiak.
Joan ezin dugunok ezertan parte hartzerik?
Orioko herri batzordea