Hemen zaude: Hasiera Albisteak Egunkariaren aldeko batzordea eratu da
Dokumentu Akzioak

Egunkariaren aldeko batzordea eratu da

2009/11/04

Atzo egin zuten lehen bilera eta positiboa izan zen bertatik ateratakoa

Atzo, iluntzeko 19:00etan, egin zen Orioko Egunkariaren aldeko batzordearen lehen bilera. Bertan jende askorik izan ez arren, oso positibotzat jo zuen Jakes Goikoetxeak batzarra, bertaratu zen jendea ikusita: Nahiz eta asko ez izan, lanerako borondatea duen jendea bildu gara, eta horrek izugarri balio du esan zuen kazetariak.

Batzarrean hartutako erabakien artean, festetan egingo diren ekitaldietan nolabaiteko presentzia edukitzea izan zen nagusiena. Horretarako, lan-taldea zehaztu beharra dago eta zein ekitaldietan zer egin ere zehaztekotan geratu ziren, nahiz eta gutxi gehiago eskema bat osatu zuten atzoko bileran.

Datorren bilera azaroaren 24an, asteartearekin, egingo da kultur etxean, arratsaldeko 19:00etan. Batzordearekin lan egin nahi duen guztia bertara deitua dago, eta ezin duenak web orri hau erabili dezake edozein zalantza edo gauza galdetu ahal izateko.

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea

Egunkariaren aldeko batzordea eratu da

Atzo egindako bileran agertu zirenek erabaki batzuk hartu zituzten.