Hemen zaude: Hasiera Albisteak Egunkariaren aldeko batzordeak bilera deitu du astearterako
Dokumentu Akzioak

Egunkariaren aldeko batzordeak bilera deitu du astearterako

2009/11/20

Sanikolasetako ekintzak antolatzea izango da gai nagusia

Azaroaren 3an kultur etxean egin zen bileran, Egunkaria auzikoei babesa emateko batzordea sortzeko asmoa gauzatu zen.

Jende askorik hurbildu ez zen arren, ekintzak antolatzeko asmoa azaldu zuten bildu zirenek. San Nikolas jaietan parte hartzea erabaki zen bileran, horrela herritarren artean auziaren nondik norakoa hedatzeko eta kontzientziazioa lantzeko.

Horretarako, gauzak txukun egin asmoz, sanikolasetan egin nahi diren ekintzetan jendearen laguntza ezinbestekoa egingo zaie. Antolaketa modu egokian egite aldera, beste bilera bat egitea erabaki dute datorren asteartean, azaroak 24, arratsaldeko 19:00etan, kultur etxeko areto nagusian.

Sanikolasen antolaketaz gain, bileran informazioa emango dute Jakes Goikoetxea eta Idurre Lizarraldek auziaren gaur egungo egoerari buruz. Herritar guztien laguntza ongietorria izango da Egunkariaren aldeko batzordekoen aldetik.

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea

Egunkariaren aldeko batzordeak bilera deitu du astearterako

Azken bileran, beste bilera batzuk zirela eta, jende gutxi bildu zen kultur etxean.