Hemen zaude: Hasiera Albisteak Eguraldi tristea, baina giro alaia Asentzio Ferian
Dokumentu Akzioak

Eguraldi tristea, baina giro alaia Asentzio Ferian

2010/05/18

Idoia Etxeberriak lortu zuen emakumeen harri-jasotzeko Euskadiko txapela

Eguraldia justuan portatu zen igandean, maiatzaren 16an, baina Asentzio Feria primeran ospatzeko ez zen oztopo izan, baserriko produktuak eta animaliak nagusi dituen azokak jende ugari bildu baitzuen Aian. Lanabesen eta baserriko ofizioen erakusketa ikusteko eta bertako produktuak dastatzeko aukera izan zen, eguerdira arte, eta herri-asentzio 2kirol emanaldiaz eta musikaz gozatzeko aukera, arratsaldean.

Idoia Etxeberria Euskadiko txapeldun

Arratsaldeko bostetatik aurrera, frontoiko herri-kirol emanaldiak errekor eta izen handi asko utzi zituen. Emakumezkoen Euskadiko harri jasotze txapelketa izan zen aurrena: Idoia Etxeberria oriotarra eta Miren Urkiola bolibartarra aritu ziren aurrez aurre. Hiru harri erabili zituzten –88 kiloko zilindroa, 70 kiloko kuboa eta 60 kiloko esfera– eta lehenengoan izan ezik beste bietan Etxeberria nagusi izan zen. Zilindroarekin 11na altxaldi egin zituzten; kuboarekin, Etxeberriak 16 eta Urkiolak 13; eta esferikoa oriotarrak 22 aldiz berdindu zuen eta bolibartarrak, berriz, 21. Azkenean, paretsu, baina Idoia Etxeberriak eraman zuen Euskadiko txapela.

Horrez gain, Aimar Irigoienek 10 aldiz berdindu zuen 175 kiloko zilindroa sorbaldan eta 26 aldiz 150ekoa, errekorra ezarriz. Unai Lertxundi aiarrak 177 kiloko kuboa lau aldiz altxa zuen 5 minutuan, horrela, horrek ere marka jarri zuen.

asentzio 3

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea