Hemen zaude: Hasiera Albisteak Elikadura ohiturei buruzko jardunaldiak Zarautzen
Dokumentu Akzioak

Elikadura ohiturei buruzko jardunaldiak Zarautzen

2009/09/22

ZASTek antolatu du Sportiren eta Ori-Zautzen laguntzarekin

Asteburu honetan, ostiralean eta larunbatean, Hotel Zarauzen Osasuna, kirola eta jarduera fisikoari lotutako elikadurari buruzko jardunaldiak

egingo dira. Zarauzko Kirol Elkarteko Saskibaloi atalak, ZASTek antolatzen du, Sporti eta Ori-Zautzekin batera. Helburua kirolari gazteen gurasoei, edota  interesatuak dauden pertsona guztiei kirolerako elikadura ohitura aproposak zeintzuk diren azaltzea da.

Horretarako, besteak beste, Orioko Sinergia zentroko Garbiñe Aizpururen laguntza izango du ZASTek. Aizpuruk elikadura antolatzeko aholku praktikoak emango ditu.

Jardunaldietan parte hartuko duten hizlari guztiak dirurik kobratu gabe arituko dira eta bildutako diruaren zati bat, ZASTen kuota ordaindu ezin duten jokalariei laguntzeko izango da eta beste bat Ori-Zautz gobernuz kanpoko elkartearentzat.

Urte asko daramatza Ori-Zautz elkarteak lanean Rwandarako dirua biltzen eta sortzaileen artean Xanti Zaldua oriotarra dago. Jardunaldiek 35€ko prezioa dute, 50€koa larunbateko bazkarian ere izan nahi bada.

Izena emateko, Zarautzko Kirol Elkarteko bulegora jo (Kale nagusia, 7 Zarautz) edota 943 83 14 63 telefonora deitu behar da. Gehienez 40 pertsonentzako lekua izango da.

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea

Elikadura ohiturei buruzko jardunaldiak Zarautzen

Ana Belen Juaristi Ori-Zautzeko kidea, Dan Lertxundi ZASTeko lehendakaria eta Gorka Nuñez prestatzaile fisikoa atzoko prentsaurrekoan.