OKK Orioko Gazte Asanbladak elkarretaratzea deitu du gaur 20:30erako. Herriko plazara agertzeko deialdia luzatu du, adierazpen askatasuna, errepresiorik ez lemapean, pasa den asteartean alkatearen jokabidea salatzeko.
Biktima gizarteak egiten gaitu gazteok. Zuek egiten gaituzue biktima. Zuen jarrerak, ekintzek eta mendeku goseak itxutu eta zuzenean, zezen amorratua bezala, zuen dianaren erdian jartzen gaituzue. Zergatik ere askotan jakin gabe. Goazen guztiok, zuek eta gu, gazteok, helduak, haurrak... gauzak lasaitzera. Manzanila taxa ederra hartu eta kirioak lasaitzera. Horrela ez dugu ezer lortzen. Entzun gaitezen elkar, komunikatu.
Nola entzungo gara elkar, ez gaituzte eta hitzegiten uzten! Nahiago genuke guk komunikatu, elkar ulertu, baina ezinezkoa da, edo behintzat ezinezkoa izatea nahi dute, gazteak hitzegin nahi dute, ez istiluak sortu, baina...zein dago entzuteko prest?
OKK gazte asanblada da elkarteratzea konbokatu duena, eta argi utzi zuen atzoko deialdian, udalaren jarrera salatzeko ekintza bat dela (edo alkatearen jarrera), eta ez udaltzaingoa edo ta ertzantzaren jarrera, hauek herraminta soilak baitira. EAE-koek beren laguntza eskaini ziguten baimenak lortzen eta elkarteratzea ezagutarazten. Beraz, lema: adierazpen askatasuna, errepresiorik ez. Beste guztia nahi duzuen bezala interpretatu, hala egingo duzue eta.
Benetan ez dut ulertzen, ze arazo dago muntoan????, han nik dakidala, ikastolako obrak dihoazte, etxebizitzak eta eroski delako hori non dihoa???? bajo batzutan, aparkalekuan, non?? argitzea eskatzen dizuet eztabaida guzti hau ulertzeko ze bestela herri katxondo bat dudala pentsatuko dut eta guzti hau denbora pasa dela.
zuk diozun bezala lema egoera politikoa salatzea bada, eta horrekin zurekin bat nator.Zergatik jarri behar da koletila (ertzainen eta udaltzainen jarreren salaketa). Nik ustet horrek nahasten dituela gauzak.
Egitekorik ez al duzu? Egunero potroak ikutzera sartzen zara hona. Utzi bakean jendeari, xure komentario horiekin. Hona iritzia ematera sartzen da eta ez potroak ikutzera.
zuk diozun bezala, koletilla horrek bazterrak nahastu ditu, baina ez da gure koletilla. karkaran argitaratutako albistea okerra da, baina dagoenerako zuzendu dute. elkarteratzea ostegunean antolatu genuen eta atzoko komunikatuan ezagutarazi. Gaurko komunikatua prest dago, baina asanbladan oneritzia jaso arte ez da publikatuko. eskerrikasko.
OKK GAZTE ASANBLADAREN KOMUNIKATUA BLOGEAN DA DAGOENEKO. IRAKURRI ETA NAHI DUZUEN KONKLUSIOA ATERA. GU, 20:30ETAN PLAZAN IZANGO GARA, "ADIERAZPEN ASKATASUNA, ERREPRESIORIK EZ!"LEMAPEAN. ALKATEAREN ERABAKIA ETA JARRERA SALATUKO DITUGU. ANIMA ZAITEZ. ESKERRIKASKO.
Begirune osoz esan nahi nizuke ez daukazula ez fundamenturik ez gizalegerik. Gaur gazteek euren oharrarekin ondo jokatu dute. Espero dut Karkarakoek zure mezua ezabatzeea zeharo iraingarria delako.Foro honetan bakoitzak errespetu osoz bere iritzia eman dezake. Baina egunero noren eta Perminaren kintenkeriak irakurtzea ere!
Karkarak ez du bere gain hartzen atzoko kontzentrazioaren lema oker jakinarazi izana. Horrela jakinarazi zitzaigun eta horrelaxe argitaratu genuen. Antolatzaileen artean egon zitezkeen gaizki ulertzeak ez ditugu gure egiten.
Bai karkara, garbi dago norbaitek bidali zizuela EAEren izenean, eta ez dezuela izenik emango. Ondo egiten dezutela iruditze zait. Baina EAEk esan dezala ze iritzi duen lemaren inguruan (beraien izenean bait zijoan). Eta norbaitek pertsonalki bidali bazuen bere taldearekin kontsultatu gabe, aurpegia eman dezala. Harria bota eta eskua jaso??? Espero det ezetz
beti betikoa
herritarrari
kontzentrazioa
Nola?
errepresioa?
argitzeko puntu bat.
permini
pailazoak, zirkoa? hi bañujantzian plazan...
argitzea
mikeli erantzunez
PERMINI
herritarrari erantzunez
...eta ni.
Komunikatua
KOMUNIKATUA
Permini
GAIZKI ULERTUAK ARGITUZ
Lema