Hemen zaude: Hasiera Albisteak Emakumeak biktimak direla gogorarazteko
Dokumentu Akzioak

Emakumeak biktimak direla gogorarazteko

2008/11/25

Azaroaren 27an mahai ingurua egingo da; abenduaren 13an indarkeriaren inguruko tailerra

Azaroaren 25a emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna dela eta, gaur arratsalderako deitutako kontzentrazioaz gain, gaiarekin zerikusia duten emanaldi gehiago prestatu ditu Orioko Saltserak taldeak: azaroaren 27an, 19:30ean, emakumezkoen aurkako indarkeriari buruzko mahai ingurua egingo da udaletxeko udalbatzar aretoan. Abenduaren 13an, berriz, indarkeriaren inguruko tailerra izango da kultur etxean 10:00etan, Eider Goiburu izango da hizlaria.

 

 

 

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea

Emakumeak biktimak direla gogorarazteko

Egitaraua iragartzen duen kartela