Entseguekin hasiko da Salatxo abesbatza
Datorren astelehenean egingo dute lehen saioa, 21:00etan
Ikasturte berriarekin batera hasiko ditu Salatxo abesbatzak ere kantuko entseguak. Datorren astelehenean, irailaren 13an, egingo dute lehen saioa, 21:00etan hasita, Kosta Tailerrean. Koruan abesteko gogoz dagoen guztia gonbidatu nahi dute beren artera.
Telebistako joan-etorriak bukatuta –Euskal Telebistako Oh haapy day! saioan aritu ziren iaz–, lasaiagoa izango dute aurtengoan ikasturtea.