Hemen zaude: Hasiera Albisteak Epaiaren zain geratu dira auziperatutako gazteak
Dokumentu Akzioak

Epaiaren zain geratu dira auziperatutako gazteak

2008/04/23

Ustez erasotutako bi udaltzainek eta ertzainen buruak bakarrik deklaratu dute

Gaur eguerdian epaitu dituzte bi udaltzain erasotzeaz akusatutako zazpi gazteetatik sei. Zazpigarrena, adin txikikoa izaki, ez zen bertan. 11:50ean jarrita zegoen ordua, baina 12:30ean eman diote hasiera.
10.055 zenbakidun ertzaina izan da lehena epailearen aurrean deklaratzen. Adierazi duenez, martxoaren 4an, udaltzainen deia jaso zuten esanaz hainbat gazte indarrez sartu zirela Udalera eta, ondoren, patruila bat eta kalez jantzitako hainbat ertzain bidali zituela Oriora. Gazte talde bat, ustez gertakarietan parte zutenak, uneoro, kontrolpean izan omen zuten, eta Arkaitz tabernaraino jarraitu zietela ere zehaztu du. Gaineratu duenez, udaltzainak iritsi arte kanpoan izan ziren, gero, barrura sartu eta jendea identifikatzeko.

Udaltzainen bertsioa
08 zenbakidun udaltzainak ertzainen aurrean esandakoa berretsi du lehenik. Ustezko erasoan zenbat lagunek parte hartu zuten ezin duela zehaztu adierazi du segidan, ezta auziperatutako guztiak han zirenik ere.
Ildo beretik mintzatu da 03. udaltzaina ere. Gertakarien osteko lehen deklarazioan esandakoa berretsi bai, baina epaitutako gazteak han ote ziren, segurtasun osoz, ezin duela esan gaineratu du. Epaileak, orduan, ea zergatik salatu zituzten galdetu dio. Ertzainek Udaleko bilkuran zeudenak haiek al ziren galdetu zietela eta beraiek baietz erantzun besterik ez zutela egin erantzun dio 03. udaltzainak epaileari.

Auziperatuek hitzik ez
Gazteen txanda iritsita, deklaratzeari uko egin dio epaileak deitu duen lehen gazteak. Gainontzekoek ere, ezer esatekorik ez dutela erantzun diote. Berandu hasi, baina azkar bukatu da epaiketa, 15 bat minutu iraun baitu. Orain, epaiaren zain geratu dira gazteak.

auziperatutakoei

hitza — 2008/04/23 16:19
Epa mutilak,indarrik beroenak hemendik,nahiz eta jende askorentzat gazteen arrokeriak izan zuen egiten dituzuenak,ni harro nago zuetaz,denak aterako balute zuek duzen balentria, hobeto joango lirateke hemen gauzak,adierazpen askatasuna!

eutsi

ibon — 2008/04/23 16:40
Hoi dek mutilak! Eutsi!

Hitza-ri

Herritarra — 2008/04/23 19:19
Denek izango balute gazteek adinako balentia, ez al lirateke arazo handiago baten aurrean egongo orain gazteak?

Nahikuayau!

Iker Gurrutxaga — 2008/04/23 20:18
Permin! Bale e? O arpegiya eman o ixilik geatu. Hire pentsakera eztakenen kontra hartuba dakaken jarrera eztek bate ona. Ta Aranzabal uztak paken faorez! Behintzat hi baño geyo izan dek eta arpegiya emanez beti! Goatu akusatzeko, gutxiñekua dala akusatuak zein haizen jakitia. Besteik gabe! Ayoo!

auzipetuak

herritarra — 2008/04/23 21:53
Argi dagoena zera da, oraingoan behintzat dirudienez udaltzainek aurrera ez egitea erabaki dutela, baina ziur nago ez dutela beste aurpegia jartzeko intentziorik, gazteek, ezerezean edo gutxian behintzat geratzen bada, eskarmendu gisa hartu beharko dute eta ez harrotzeko aitzaki. Bizitzako hainbat arazori aurre egiteko grina eta gogoa nabari duzue zuek gazteok, baina denok izan gara gazte, lasaiago hartu gauzak denori inoiz zapaldu bait dizkigute gure eskubideak. Lasaitasuna eta patxara bueltatuko delakoan.ANIMO GERTAERA HONETAN KALTETUAK IZAN DIREN GUZTIEI.

Eskeintza

Zain — 2008/04/23 22:43
OKK-ri galdera (edo auzipetuei): Zein eskeintza egin dizue fiskalak eta ez dezute onartu, deklaratu aurretik. Transparentziaren aldekoak zaretenez, ez dut uste arazorik izango dezutenik honi erantzuteko.

Ahozko autokritika bakarrik.

Zain — 2008/04/24 18:19
Egun baten ondoren eskeintza zertan datzan azaldu ez dezuenez, nik daukadan informazioa plazaratuko dut. Fiskalak desobedientzia onartzea, 30€ko isuna, eta espedientea garbi edukitzea eskeini zien auzipetuei. Era honetan ez zen deklaraziorik beharko, eta dena amaituta. Baina auzipetuek ezezkoa eman zuten. OKK-ren idatzian zioen garbi, beraien aukera desobedientzia izan zela. Orain hori onartzeko aukera eman eta egindakoa ez dator esandakoarekin bat. Zertarako balio zuen bada idatziak? Zenbat balio du zuen hitzak? Besarkada handi bat hemendik nahaste honetan okerren geratu direnei, bi Udaltzainei alegia.
Batzuek bi pertsona hauen sinesgarritasuna jartzen dute dudetan kamarek funtzionatu etzutelako. Ziur nago biek ere nahiago zutela kamarak funtzionatu eta beraiek deklaratu behar ez izatea. Eta ziur nago funtzionatu balute agian zazpi baino gutxiago izango zirela argazkikoak, baina akaso epaia beste bat izango zela.
Zenbakiz izendatu badituzte ere denok badakigu nortzuk diren, eta nola pasa duten. Espero dut argazkiko gazteek garbi izatea bi pertsona hauek jasan dutena, egin zezaketena, eta egin dutena. Espero det argazkiko gazte bakoitzari bere barnean sentimenduren bat sortuko zitzaiela bi pertsona hauengana hurreratu eta hitz batzu izateko gutxienez.

gorria nagusi

oso gorriya — 2008/04/24 18:29
Oso gorri, gorri gorriya zagok asuntua

Zaini

Patxi — 2008/04/24 18:40
Nik uste gutxi batzuk kenduta, herriaren geyengoa zure iritzi berekoa dela. Erabat ados zuk idatzitakoarekin. ea orain OKK-k ze sinesgarritasun duen... Eta argazkiko jarrera irripartsu eta harrotik nik ateratzen dudan ondorioa da, ez dutela inongo intentziorik udaltzaingoengana gerturatu eta bi hitz esateko ere, are gutxiago beren jarrera txalotzen duten jendea dagoen bitartean. Animo bi udaltzainei, denborak denok gure tokian jartzen gaitu eta

Bakoitzari berea

Zain — 2008/04/24 20:32
Aupa Patxi. Uste det argazkikoren bat hurreratu dela dagoeneko, guztiak ez badira ere. Besteak garaiz daude oraindik. Eta nahiz eta jendeak txalotu, beraiek badakite etzela txantxetakoa egindakoa eta auzitegikoa.

Noski!!!

Eñaut — 2008/04/25 22:34
” Ser de la izquierda es, como ser de la derecha, una de las infinitas maneras que el hombre puede elegir para ser un imbécil: ambas, en efecto, son formas de la hemiplejía moral.” (Ortega y Gasset, J. La rebelión de las masas,) Ez gea ba etxen geatuko...nola parre iteiguen ikusiz...oi nahi due batzuk bñ...o danak nahi due?

Arrigarriya!

Jaione — 2008/04/25 22:40
Bere egunian baten batek esantzun gaztiak konsekuente izanbertzuela indakuakin. Nere ustetan iskanbila hontan konsekuente izan dian bakarrak beak izan diala. Beak izan dia iskanbila honen inguruan herriyan aurrian aurpegiya eman duen bakarrak. Udaltzainak alkatian itzalen ondo babestuta eon dia hitzeiteko iñungo itentziyo eta borondateik gabe. Gaztiak hitzeitea urreatu zaizkiyenian beti atzea in due. Nik eztet ukatuko udaltzainentzat egoera hau gogorra izan ez danik, baino, beak de konsekuente izaber due iskanbila hontan artutako jarrerakin (batipat aspektu pertsonalian, geo nearrak alperrik dia). Besteik gabe, animo inputuei!

Erantzuna

ni — 2008/04/26 15:18
Arrazoi du Harrietek udaltzainengana hurbildu direla esatean. Bai hurbildu ere!! Bost bat egun atzetik ibili dituzte bilera baten eske. Baina bilera horren helburua etzen udaltzainak nola zeuden jakitea ezta aspektu pertsonalean gauzak konpontzea ere. Bilera horren helburu bakarra gazteek zuten beldurra arintzea zen. Udaltzainak ezerrekin aurrera egin ez zezatela eskatzea. Desobedientzia onartuko zutela ere esatera hausartu ziren baina ez zuten jarrera bera izan epaitegian! Argi dagoena da ideia politikoak pertsonen gainetik jarri direla kontu itxusi honetan. Tristea benetan. Eta bukatzeko, Jaioneri esan, kontu honetan konsekuente izan den bakarra Ertzaina izan dela. Ez udaltzainak ezta gazteak ere ez dira izan konsekuente!!

erantzunari erantzunez

Harriet — 2008/04/26 16:40
Zertan ez gara ba gu konsekuente izan? Gure asmoa udaltzainekin hitzegitea zen epaiketa prestatzeko denon artean denon onerako eta gu joan garen bakoitzean gure gauzak ikusteko era zein den esan diegu eta beraiek ez dute hitz erdirik ere esan gertatutakoaz eta are gutxiago autokritikarik egin. Guk deklaratzeko asmoa genuen baña munipak azaldu ziren "salbatzaile moduan".Ez zaigu multarik iritsiko ez, eta ez dugu antezedenterik izango ezta ere baña arazoa oraindik ere hor dago, hurrengo batean redondok agindu bera ematen badu berriz ere berdinetan egongo gara, berriz ere udaletxeko kamera "estropeatuta" egongo da eta udaltzaingoa PNVren zentsuraren tresna izateko prest egongo da berriz ere. Eta bukatzeko Ertzaintza noski izan dela konsekuente ze uste duzu ba, guri marroi bat sartzeko aukerarik txikiena galduko dutela ala?

Hzzarriet-i

bat — 2008/04/26 19:54
Ea ba motel, beti gauza berak entzuteak ere nekatu egiten gaitu, marroian sartzeko nahikoa zarete zuek, ez zaituzte inork sartzen. Beti egon da bizitza honetan euskalerriaren alde lan egiteko aukera, era zuzen edo aldrebesatuan, frantsez produktuei boikota egiteko garaian ere, berdin burrukatu al zineten zure ingurukoak orduan ere. Gauzak nahastea ez dut atsegin, baina beti besteen kulpa dela entzuteaz nekatuta nago. Udaltzainak, ilegala den zerbait egiteko eskatzen ez dien bitartean, ALKATEAK esandakoa bete beharko dute, bera baita udaletxeko aretoaren erabileraren ardura duena, eta beste hainbat gauzetan. Agian zuk zure laneko nagusiari gauza askotan egingo diozu kontra, baina beste batzuk agian gauza asko tragatzen dugu enpresa pribatuan ere.

Karkara-ri

Oriyotarra — 2008/04/27 20:31
Karkarako taldeari eskertuko genioke Harriet-en lehenengo mezua ezabatzea. Berriro ere irainean erori baita mezu-kate honetako partaideen aurka.

Kontsekuenteak

Zain — 2008/04/27 20:54
Harriet, aurreko mezu batean garbi jarri det, baina errepikatuko dizut. OKK-ren idatzian zioen, beraien aukera desobedientzia izan zela. Fiskalak desobedientzia onartzea, 30€ko isuna, eta espedientea garbi edukitzea eskeini zaizue. Ez dezute onartu. Esandakoa eta egindakoaren artean bada diferentzia.

...

Beste Bat — 2008/04/27 21:17
Jendiak etzakak mundun ze iñik...aspertuta bizi zeate...hau hola gertatu da ta punto...buelta geyo eman ber al dixkiyozue?? Ustet bai gaztek ta bai udaltzainak nayoko zuela gauza hor utzi ta punto...bñ kanpotik gauzak ikusi ta iya jakin gabe hitzeiten ai dan asko dao (e zain!), ta ustet danan partez eskatuta...mesedez ZAIN etzaiok suai egur geyo bota...danok itzaltzia nahi genin ta hi etorri baño lenuo

kakai berriz e bueltaka...

Harriet — 2008/04/28 16:28
Beno lehenik eta behin barkamena eskatu behar det lehengoko mezuan irandu nituenak(berriz ere? noiz gehiago iraindu dut ba nik norbait?), agian beste era batean esan behar nituen gauzak baina gutxienez aurpegia emanda egin nuen. Zain,gure abokatuari eskaini zion fiskalak 20 euro(ez 30) ordaintzea gutako bakoitzak eta abokatuak ezezkoa eman zion eta ni erabat ados nago abokatuaren erabakiarekin. Desobedientzizko ekintza bat izan zen bai baina epaiketara hainbat proba eraman genituen zentsura horrek zentzurik ez zuela frogatuz. Agian ez ziguten inolako kasurik egingo baina hori mahai gainean utzi nahi genuen, nahiz eta horrek askoz ere isun handiagoak jasotzeko arriskuan jartzen gintuen, udaltzainen deklarazioak gero harrituta utzi zigun. Bat, nik ere urtetan egin behar izan ditut gogoko ez nituen lanak eta gauza asko tragatu behar izan ditut baina nire lanaren ondorioz inori ez diot oinarrizko eskubiderik urratu. Uste det nahiko argi utzi dudala nire iritzia, eta nahiz ta gehiago eztabaidatu gauzak ez dira aldatuko beraz gai honetaz ez dut gehiago hitz egingo ta gutxiyo aurpegiya eman gabe zirikatzen ibiltzen zeatenakin.

Azken mezua honen inguruan

Zain — 2008/04/28 22:50
Hau izango da nere azken mezua gai honen inguruan. Garbi geratu zaizkit bi gauza. Lehena, kontsekuente izatea, esatea baina zailagoa zaizuela. Bigarrena, kritikatzea zilegi ikusten dezutela eta egiten dezutela, baina kritikak onartzea gehiago kostatzen zaizuela. Animo, gogoeta egin eta hobetu.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.