Erakustaldi polita "Donostia hiria" lehiaketan
Orioko 4 gazte izan dira XV. Nazioarteko piano lehiaketan
Jone Beatriz Zinkunegik, Alejandro Fernandezek, Julen Garciak eta Edurne Karrerak erakustaldi polita egin zuten pasa den asteburuan Donostia, XV. Nazioarteko Piano Lehiaketan. 218 gaztek parte hartu zuten guztira, jarraian aipatutako herrialdeetatik etorriak: Mongolia, Lituania, Letonia, Alemania, Portugal, Eskozia, Frantzia, Ekuador, Venezuela, Georgia, Eslovenia, Ukrainia, Errusia, Polonia, Bulgaria, Mexiko, Italia, Tailandia, Armenia, Moldavia, Espainia eta Euskal Herria.
Danbolin eskolatik esan digutenez, maila altua erakutsi zuten guztiek eta bereziki, Mongolia, Letonia, Portugal, Polonia eta Errusiakoek. Oriotarrek, bere aldetik, ederki asko eutsi zioten mailari. Horren erakusgarri dira lortutako emaitzak:
Oinarrizko 1. maila: Jone Beatriz Zinkunegik 3. aipamena lortu zuen 55 partehartzaileen artean.
Oinarrizko 2. maila: 39 lagunetatik, Alejandro Fernandezek eta Julen Garciak 1. aipamena lortu zuten. Alejandrok, gainera, bukaerako kontzertuan ere jo zuen.
Ertaina 1. maila: 29 partehartzaileetatik 3. aipamena lortu zuen Edurne Karrerak. Alejandrok eta Julenek gainera, beste bi sari ere jaso zituzten. Fundación Enrique Lertundo izeneko diru saria piano ikasketetan laguntzeko eta Erviti dendak bertan erosketa egiteko emandako bono bana.