Hemen zaude: Hasiera Albisteak Erantzun zabala izan zuen Grebak
Dokumentu Akzioak

Erantzun zabala izan zuen Grebak

2008/02/15

Herriko denda gehienek ateak itxi zituzten

Erantzun zabala izan zuen herrian Ezker Abertzaleak deituriko grebak. Herriko denda gehienek itxi egin zituzten ateak, egun osoan batzuk, goizeko lehen orduak irekita izan zituzten beste batzuk. Herri Ikastolak ere zaintza zerbitzuak izan zituen, 29 aldeko eta 23 kontrako bozekin grebaren aldeko erabakia hartu baitzen batzar informatiboan. Zaragueta eskolan, beriz, ez zuen inolako eraginik izan.  Garraioak, jangelak, banatzaileak… denak ohiko moduan funtzionatu zuen.

12:00etan izan zen lehen mobilizazioa. Arkaitz parean 130 lagun inguru bildu ziren eta herriari buelta egin zioten Independentzia aurrera, Euskal Herria kalera lemapean. Hau al da zuen bakea, Euskal Herria aurrera eta PNV español bezalako oihuak entzun ziren. Plazan bukatu zen manifestazioa, arratsalderako deialdia luzatuz.

20:00etan bildu ziren, berriz, herriko plazan. Lema bera hartuta, herriko kaleetan barrena ibili ziren bildutako 85 bat herritar.

 

Greba 2

 

Greba 3

Greba 4

Grebagatik Itxita... edo Itxiarazita?!

Oriyotarra — 2008/02/15 17:17
Pentsatzen nuen bezala, oso modu "elegantian" grebalariek Orion irekita zeuden dendak eguardian itxitzera "gonbidatu" dituzte. Noski, ez balute itxi gaur goizean denda berdin-berdin aurkitu luketen da galdera. Txintxo ibili, eta Aupa Orio!

Oriyotarrai

Herritarra — 2008/02/15 17:44
Atzo denek ez zuten itxi, eta irekita mantentzea erabaki zutenei ez zaie ezer gertatu eta lokalak berdin berdin zeuden herenegun, atzo eta gaur. A!! ta beste gauza bat, idatzi ber baduzu, ez ibili jendia probokatzen, eta noizik eta behin deskalifikazioak egin beharrean, saiatu eritzia lasai ematen irtenbideak jartzen. Zuri bakarrik ez dizut hau esaten, ze uste dut askotan denok erabiltzen dugula foro hau nahi duguna nahi dugun eran esateko jendea nola sentitzen den asko importa gabe. EUSKAL HERRIA KALERA INDEPENDENTZIA AURRERA!!!

"herritarra"-i

Oriyotarra — 2008/02/16 13:25
Nire mezuak ondo irakurtzen badituk, ez duk irainik, edota hik ezan bezala "deskalifikazio"rik inon aurkituko. Baina gustatu zaidak gomendioa beste batzuei zabaldu izana, nik bai jaso baitizkit irainak. Txintxo ibili! eta Aupa Orio!

Oriyotarrai

Herritarra — 2008/02/16 15:23
Zure mezuak nire ustetan ezker abertzaleari "erasotzaile" itxura jartzea zuen helburu eta lehengo mezuan esan dudan bezala irekita mantentzea erabaki zuten komertzioak berdin berdin daude. Horregatik esan dut deskalifikazioarena. EUSKAL HERRIA KALERA INDEPENDENTZIA AURRERA!!!

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Erantzun zabala izan zuen Grebak

Argazkia: Orioko Ezker Abertzalea