Hemen zaude: Hasiera Albisteak Erniopeko Zortzi Herrien Arteko VI. mendi ibilaldia
Dokumentu Akzioak

Erniopeko Zortzi Herrien Arteko VI. mendi ibilaldia

2008/05/11

Ondo abiatu dira Alkizatik mendi ibilaldiko 345 partehartzaileak. Goizeko 6:00erako prest zeuden, eta gogoz ekin diote zortzi mendi zeharkatzen dituen bideari.  Aiako plazan goizeko 9.15erako pasa behar zuten guztiak herriak zeharkatu eta Errezilera joateko bidea hartuta zeuden.

Helmugara iritsi zen aurreneko aiarra Blas Arruti izan da, arratsaldeko 15:34an. Honako hauek dira Aiarren emaitzak: Blas Arruti, 9h 32s; Lukas Lakuntza, 9h 31s; Gaizka Arrizabalaga, 10h 48s; Xabi Azpiazu, 10h 49s, Ekaitz Arrizabalaga, 11h 14s, Mikel Zulaika 11h 15s; Azier Egaña, 11h 15s; Jose Ignacio Elgarresta, 11h 49s eta Jose Mari Aldai, ibilaldi motzean, 5h 15s.

Gaurkoa, guztira, 48,6 kilometroko bidea da eta igotako  desnibela 2.400 metrokoa da; motza, berriz, 25 kilometrokoa da eta 2.000 metroko desnibela du. Ibilaldi osoa egin dutenak Alkizatik Larraulera jaitsi dira, gero Asteasutik gora Bulanora, handik Aristerrazura jaitsi berriro, eta, pixkat gora joanda, Aiatik pasa dira. Herrian Ernio Txikirako bidea hartu dute, eta handik Zelatunekoa. Bertan elkartu dira bide motza  egiten ari direnekin. Errezilera jaitsi, eta Bidegoianera igo dira, Albizturera jaitsi, Artzubira igo,Hernialdera jaitsi, eta,  bukatzeko, berriro Alkizara igo behar izan dira.

Foto gehiago 'Argazkiak' atalean.

 

zeoze

norbait — 2008/05/11 20:26
oso mierda izan da artisau azoka! kexatu egingo naiz

Eniopeko martxa

Oriotarra — 2008/05/12 15:37
Oso ondo dago albistea, baina aiarren izen abizenak eta emaitzak ematen hasita, non dira parte hartu zuten oriotarren denborak eta izen abizenak?

martxa

oriotarra — 2008/05/30 21:14
goikuak arrazoi du aiakonak bai t oriyokonak ez ke mierda igualtasuna ja,ja

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea