Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ibaiaren, erreken eta iturrien egoera hobetzeko eskatu diote haurrek Udalari
Dokumentu Akzioak

Ibaiaren, erreken eta iturrien egoera hobetzeko eskatu diote haurrek Udalari

2008/04/25

Ur kontsumoa jaisteko konpromisoa hartu zuten ikasleek, beren partetik

Ikastolako eta Zaragueta eskolako haurrek Eskola Agenda 21ko emaitzak udal ordezkariei aurkeztu zizkieten atzo goizean, 11:00etan hasita. Udaletxeko udalbatzar aretoan bildu ziren ikastetxeetako ordezkariak, irakasleak, ikasleak, Jon Redondo alkatea, Euskara, Hezkuntza eta Merkataritza batzorde buru Iñaki Iturain eta Leire Zinkunegi, Turismo eta Ingurumen batzorde burua. 

Ikastetxeetako azpiegituren eta ur kontsumoaren diagnosia, eta herriko ibaiaren, erreken eta iturrien egoera aztertu dituzte aurtengo ikasturte hasieratik haurrek. Atzoko udalbatzarrean ikertutakoaren berri emateaz gain, zenbait proposamen eta berek hartutako konpromisoak eman zituzten aditzera.

Herriko iturriak izan zituzten aztergai lehenik eta behin, eta zer hobetua bazela adierazi zuten. Ur emari desegokia dutela, botoiak haurrentzako aproposak ez direla, ura behar bezela ez dutela xurgatzen edota ur galerak dituztela salatu zuten, besteak beste. Arazoak konpontzeko proposamenak ere jarri zituzten mahai gainean.

Ibaiaren egoera izan zuten hizpide gero. Hondakinak, olioa, koipea eta ur zikinak jasotzen dituela adierazi zuten. Oriaren egoera hobetzeko neurriak hartzeko, neguan itsasoak hondartzetara ekarritako zaborrak sarriago garbitzeko eta ibaira doan ur guztia araztegietatik pasatzeko eskatu zioten Udalari. Altxerriko, Txankako eta Santioko errekei dagokienean, landare eta animalia inbaditzaileak desagertarazteko bidea jartzeko eta erreka guztiz ez tapatzeko eskatu zuten. Herritarrak uraren garrantziaz eta ibai eta errekak garbi mantentzeko kontzientziatzeko kanpainak burutzea ere egokitzat jo zuten haurrek.

Ikasleek, beren aldetik, egoera hobetzeko konpromisoak hartu zituzten, hala nola, uraren erabilpen egokia eginez ur-kontsumoa jaistea  eta ibaira zaborrik ez botatzea.

Redondo alkateak haurrek aurkeztutako arazoak zein enpresa edo erakunderi dagozkion azaldu zuen. Aiako erreken egoeraren berri emateko bertako Udalarekin harremanetan jartzeko konpromisoa hartu zuen. Ur kontsortzioaren gain dauden gaietan, berriz, arazoak Udalak eta enpresak elkarrekin landuko dituztela agindu zuen. Orioko Udalari dagozkionetan, plazaratutako problemak konpontzeko martxan jarriko direla adierazi zuen.

Udalbatzar berezia bukatuta, luntxa izan zuten ikasle, irakasle eta udal ordezkariek.

Agenda 21

diagnostikoak

lore — 2008/04/25 13:52
Kaixo kaixo!! Oso ona izantzan!! ni bertan nitzan!! oi nerbiyok pasanitunak!! ayo!!

enpresek gastatzen dute ia dena

ura — 2008/04/25 15:47
"Ikasleek, beren aldetik, egoera hobetzeko konpromisoak hartu zituzten, hala nola, uraren erabilpen egokia eginez ur-kontsumoa jaistea". Ondo dago guzti hau. Norberak etxean ahalegiña egitea, oso ondo. Baiñan nork kontrolatzen ditu ENPRESAK. Enpresa bat nahikoa da herriko famili guztiek gastatzen dun ura baiño dezentez gehiago gastatzeko. Beti ere pertsona arruntoi jartzen zaizkigu kontzientzi arauak. Eta noizko enpresak duten "VIA LIBREA" murriztu. Euskal industriak gastazen dun urarekin kataluña guztia urez beteko genduke. Eta kataluñako industriek gastatutakoarekin espaiñia osorako ura eta horrela jarraitzea badago...Nazka ematen dit, herritar xumeei sartzen dizkiguten txapekin. Ura gora, ura behera. MICHELIN enpresak bi aldiz gehiago gastazen du ura, Donostiko familia guztiek gastatzen dutena baiño. Hor dago arazoa.

Antxorik ezean dirua nahi

BERDELA — 2008/05/04 11:18
Urola-kosta.2008-05-03 | 13:24:52 Maiatzaren 13an bilduko dira arrantzaleak Arrantza Ministerioarekin. Antxoa arrantzatu gabe gelditzeagatik diru laguntzarik jasoko duten ala ez jakin nahi dute arrantzaleek Antxoa ezingo da arrantzatu aurten ere. Berdelaren kanpaina amaitu da eta antxoarik arrantzatu ezin denez, lehorrean daude, besteak beste, Orioko eta Getariako arrantzontziak. Arrantzaleak kezkatuta daude, ordea, instituzio publikoen aldetik diru laguntzarik ez dutela jasoko zabaldu baita zenbait komunikabidetan azken egunotan. Antza denez, Arrantza Ministerioak ez luke dirurik edukiko antxoa ez harrapatzeak arrantzaleei sortuko dien galera ekonomikoa orekatzeko. Orioko Kofradiako lehendakari Santi Peirok balorazio bat egiteko «goizegi» iritzi dio: «Ezin dugu esan laguntzarik egongo ez denik, Espainiako gobernuak guri zuzenean oraindik ez digulako ezer esan». Horregatik, agintariekin hitz egin arte espekulatzen aritzea alferrikakoa iruditzen zaio Peirori. Berak adierazi duenez, maiatzaren 13an elkartuko dira bileran Kantauri itsasoko arrantza federazioa eta Espainiako Arrantza Ministerioa.

berdela.

Permin — 2008/05/06 12:40
Berdela, oraindik arduratuta ikusten haut arrantzarekiko. San Pedrotan, gonbidatuko haut bixigu eder bat jatera Xixario-nea. Eta hor konpon berdelak eta sardinak!. Guk behintzat bapo apalduko diagu, eta gero gerokoak....

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.