Hemen zaude: Hasiera Albisteak Udalak oharra argitaratu du, Esnal inguruko lanak direla eta
Dokumentu Akzioak

Udalak oharra argitaratu du, Esnal inguruko lanak direla eta

2007/11/21

Azaroaren 21ean edo 22an gauez arituko dira. 24an, berriz, garabi batek errepidearen zati bat hartuko du.

Esnal inguruko lanak direla eta bi ohar kaleratu ditu Udalak. Bertan, obrek eragindako aldaketen berri ematen da.

Alde batetik, azaroaren 21eko edo 22ko gauetan (erabakitzeko dago) hormigoia pulitzeari ekingo dio obren ardura daraman enpresak. Arrazoi teknikoak direla eta, lan horiek gauez egiteko baimena eskatu dute eta eman zaie.

Bestalde, CN-634 errepidearen zati bat (karril baten erdia-edo) itxi egingo dute azaroaren 24an, larunbata, garabi bat jartzeko. Garabia han dagoen bitartean, oinezkoen eta ibilgailuen trafikoa oztopatuko du eta, beraz, semaforo baten bidez erregulatuko da ibilgailuen trafikoa; oinezkoen pasaera, berriz, obrako langileek erregulatuko dute, behar
denean errepideko ibilgailuak geldiaraziz.

Esnal inguruko baimena

bizilagun bat — 2007/11/21 21:30
Etxe zaharrak berritzearen alde nago baina, baina nahiko naskatuta gaude. Egunero espaloitik pasatzerakoan bildurre orain arte egon diren egurrezko taulak puzkatuko diren ala ez, euria egiten duenean lokatsa eta txerrikeria etxera, kamioiak sartu eta atera, guk errepidera atera behar bertatik pasatzeko. Eta orain gauez ere aguantutu egin behar. Udaleko baimena eman duenak ez da ingurutik biziko? Ez dut uste.

gaueko obra

auzoko bat — 2007/11/21 22:47
Gaur arratsaldean enterartu naiz karkara.com ireki dudanean obra hau egin behar zutela eta gainera gauez. Batetik udalak auzokoei abisatu egin beharko ligukete hori ez dute egin naiz eta beraiek kontrakoa pentsatu. eta bestetik udal korporazio honek errezegi ematen ditu gaueko baimenak, orain obra delako eta lehen estropa irabazi zutelako....gauza bakoitza bere garaian, ordu jakinetan egin behar da. beraiek obra egiteko eskubidea izango dute baina guk lasai lo egitekoa ere. Ze aipatu behar da obra hori askotan lan ordu desegokietan lanean aritu dela eta horren konstantzia baduzue udaletxean.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.