Espero baino erabiltzaile gehiago izango ditu 5. edukiontziak
Orion 458 lagunek hartu dute giltza; Aian, berriz, 103k
Urola Kostako Udal Elkarteak Orion eta Aian jarri dituen hondakin organikoa gaika biltzeko edukiontzi marroiak erabiltzeko beharrezkoa da ontzia irekitzen duen giltza izatea. Giltza hori, etxean hondakin organikoa banatzeko kuboarekin batera, funtzionamendua ezagutzeko Orioko eta Aiako kultur etxeetan egindako ikastaro laburretan banatu ziren.
Orion 458 lagunek hartu dute giltza eta Aian, berriz, 103k. Urola Kostako Udal Elkarteko ingurumen arduradunek esan digutenez, espero genuena baino askoz gehiagok hartu dute hondakin organikoak banatuta biltzeko konpromisoa.
Giltzarik ez dutenek 943 89 08 08 telefonora deituta, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 15:00etara, lor dezakete argibide gehiago.