Estropada ugari izan da asteburuan
Orioko trainerila nagusi izan zen maiatzaren 1ean, herrian
Hondarribitarrak nagusi izan ziren igandean, Pasai Donibanen jokatutako traineriletako laugarren proban, 13:56,29 minutuko denboraz. Orio, berriz, 4. izan zen hauengandik 7,58 segundora. Ligatik kanpoko estropadan, berriz, , Gipuzkoako federazioko kopa, berriro, Orio izan zen onena 13:55,76 minutuko denbora eginda. 2. Zarautz izan zen, 5,68 segundora.
Maiatzaren 3an, berriz, Mutrikun jokatu zuten traineriletako 2. jardunaldia. Zarautzek irabazi zuen (13:05,61 minutu) eta Orio 4. izan zen, irabazlearengandik 8,18 segundora. Ligatik kanpoko estropadan, Orio izan ziren onena, 13:10,07ko denborarekin, bigarren sailkatuari, Zumaiako Aita Mari Bri alde polita aterata, gainera. 17,24 segundo, hain zuzen.
Eta maiatzaren 1ean herrian jokatutako estropadan, lehen jardunaldian, oriotarrek 11:46 minutuko denbora egin zuten, estropada irabaziz. Pasai San Pedro izan zen bigarren, 2,69 segundora, eta, Zarautz hirugarren, 2,81era. Jubenil mailako mutilak, berriz, 4. izan ziren, Getaria irabazlearengandik 26,03 segundora.
Zortzikoa nantesen
Aulki mugikorrari dagokionez, Orioko zortzikoa Frantziako Nantesen izan da asteburuan, 26. Nazioarteko estropada jokatzen. Oriotarrak izan ziren garaile, Alemaniako Karlsruhe Unibertsitateari 17 ehuneneko aldea aterata.
modu aparta