Hemen zaude: Hasiera Albisteak Suak hartu ditu Eturako eraikinak
Dokumentu Akzioak

Suak hartu ditu Eturako eraikinak

2010/03/01

16:30 aldera hasi da sutea eta langile bat zaurituta dago

Gaur, martxoaren 1ean, astelehenarekin, 16:30 aldera, sutea izan da Eturako eraikinetako Thalassa eta S.Q. Futur Quimica enpresetan. Ke beltzak eta garrek berehala hartu dute inguru guztia. Suhiltzaileak ahal bezain azkar hasi dira lanean sua menperatzeko, baina bertako enpresetan erabiltzen duten erregaia dela medio, ezin izan dute ezer egin eta bi eraikinak kiskalita geratu dira. Sutea leherketa batetik etorri da eta bertako langileetako bat, Jesus Arruti, Barakaldoko Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute leherketak eragindako erredurengatik. Aurpegia, eskuak, gerria eta hankak erreta ditu eta, hau idazteko momentuan, ez dakigu zenbateraino den larria haren egoera.

sutea 2

sutea 3

sutea 4

sutea 5

sutea 6

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea