Etxebizitza eta industrialde berriak Aian
Etxebizitza, parke eta industrialde gehiago daude aurreikusita
Egun hauetan onartu diren Hiri Antolaketarako Arau berrien arabera, 262 etxebizitza eraikiko dituzte Aian datozen urteetan: 142 herri-gunean, 48 Aristerrazun (horietatik 16 tasatuak), Ibaialden 36 (horietatik 12 tasatuak), Elkanon 18 (horietatik 8 tasatuak) eta Urdanetan 18 ( horietatik 6 tasatuak).
Industrialde berriak garatzeko, berriz, Erreberatxo, Arrazubi Erribera eta Moyben-Urgain eremuak proposatzen ditu planak.
Bideak direla eta, Santio auzoko Arranzubi-Olazabal gunean auzo bideak berrituko dira, eta aldaketak egingo dira GI3710 errepidean fabriketarako sarbideak sortzeko.
Aisiari dagokionez, berdegune berriak sortzea aurreikusten da: herrian parkea eta pasealekua, parke bat Andatzan eta auzokoek erabiltzeko leku bat Santion.