Euskara hobetzeko ikastaroa
Abenduaren 13an hasiko da eta 30 ordukoa izango da
Udaleko Euskara batzordeak euskarazko idazkera hobetzeko 30 orduko ikastaroa antolatu du abendurako. Idazten ikasiz, euskara eguneratu eta sakontzeko, Euskaltzaindiak emandako azken arauen berri jasotzeko eta informazioa modu koherente eta zuzenean aditzera emateko oinarrizko kontzeptuak ikasteko balioko du ikastaroak eta AEK-ko irakasle batek emango du.
Hilaren 13an hasita, saioak larunbat goizero izango dira —hiruna orduko 10 saio denera— kultur etxean. Prezioari dagokionez, 60 eurokoa da.
Izen-emateaInteresatuek abenduaren 10a baino lehen eman beharko dute izena Udal Euskara Zerbitzuan (943 83 03 46).