Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskarazko liburuak jasoko dituzte Zaraguetan truke azokarako
Dokumentu Akzioak

Euskarazko liburuak jasoko dituzte Zaraguetan truke azokarako

2011/11/21

Azaroaren 25era bitartean eraman ahal izango dira eta azoka abenduaren 2an egingo dute

Zaragueta Herri Eskolak Euskarazko Liburuen I. Truke Azoka antolatu du abenduaren 2rako. Aurrez, ordea, liburuak jaso, egoera onean daudela egiaztatu eta hala bada truke azokarako txartela eman behar denez, jadanik jarri dituzte liburuen bilketarako hitzorduak:

  • Azaroaren 21etik 25era
  • 16:00-17:00
  • Zaragueta Herri Eskolako sarreran

Behar ez diren eta egoera onean dauden liburuak eraman beharko dira eta han adinaren arabera sailkatuko dituzte. Liburuak euskarazkoak izan beharko dira, haur, gazte zein helduenak; egoera onean eta osorik egon behar dira; eta bildumak, kopurua edozein izanda ere, txartel bakar baten truke aldatuko dituzte.

Ondoren, txartel bakoitzaren truke liburu bat hartzeko aukera izango dute azokan:

  • Abenduaren 2an
  • 15:00-18:00
  • Zaragueta Herri Eskolan

Egitasmo honen helburu nagusia da euskarazko irakurketa suspertzea liburuen berrerabiltzea bultzatuz.

 

 

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea

Euskarazko liburuak jasoko dituzte Zaraguetan truke azokarako

Euskarazko irakurketa sustatzea da helburua. Irudia: ezkerraldea.blogspot.com