Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ezker abertzaleak ekitaldia egingo du larunbatean Orion
Dokumentu Akzioak

Ezker abertzaleak ekitaldia egingo du larunbatean Orion

2008/01/30

Onartezintzat jo dute "EAE-ANV alderdia jasaten ari den jazarpena"

Datozen egunetan, edo orduetan, jakingo da EAE-ANV alderdiak Espainiar kongresurako eta senaturako hauteskundeetan parte hartzerik izango duen edo gobernuak legez kanpo utziko duen. Egoera berdinean aurkitzen da legebiltzarrean 9 parlamentari dituen EHAK alderdia ere.

Hori dela eta, egitasmo politiko guztiak, independentziarena barne, defendatzeko aukera egon dadin eta ezker abertzalearen ilegalizazioa ekiditeko zer egingo duten galdetu die Orioko EAE-ANVk gainontzeko alderdiei.

Horrela,Oriorekiko dugun konpromisoa berretsiz eta  Euskal Herriaren Hitza eta Independentziaren aldarria azaldu asmoz, ekitaldi politikoa egingo dute larunbatean, 12:30ean, herriko plazan.
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Ezker abertzaleak ekitaldia egingo du larunbatean Orion

Ezker abertzaleak 2006an egindako manifestazio batetako irudia.