Ezker Abertzalearen barne eztabaidaren ondorioak plazaratzeko batzarra
Bihar egingo da herri batzarra, 19:00etan, kultur etxean
Bihar, martxoaren 16an, asteartearekin, Ezker Abertzaleak deitutako herri batzarra izango da kultur etxean, 19:00etatik aurrera. Azken hilabeteetan burututako barne hausnarketa eta eztabaida, prozesu demokratikoa eta ondorio gisa plazaratutako Zutik Euskal Herria agiriaz hitz egingo da.