Hemen zaude: Hasiera Albisteak Festa eivissarra larunbatean Aiako igerilekuan
Dokumentu Akzioak

Festa eivissarra larunbatean Aiako igerilekuan

2011/09/07

Dantza, afaria eta musika izango dira

Irailaren 10ean, larunbatean, festa eivissarra izango da Aiako igerilekuan 21:00etan hasita.

Eneko Balerdik eta Izaskun Lapazak dantza emanaldia eskainiko dute lehenengo eta afari-koktela izango da gero. Ondoren, gaua musikaz girotzeko, disko jartzaile bat arituko da.

Festan parte hartu nahi dutenek 20 euro ordaindu beharko dituzte eta izena emateko ostirala baino lehen honako telefono zenbakira deitu beharko da: 630 224 582 (Pili).

Antolatzaileek gomendatu dute, jaiari eivissako ukitua emateko, parte hartzaileak festara zuriz jantzita joatea.

 
 
 

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea

Festa eivissarra larunbatean Aiako igerilekuan

Aiako igerilekuak abuztuan.