Festa eta aldarrikapenak Orion Jai 2n
Eguerdiko hamabietan hasita, zer ikusi eta dastatua izan da plazan
Eguerdiko hamabietan eman zaio hasiera Orion Jai 2 festa egunari. Eguraldiak asko lagundu ez badu ere (ateri, baina haizea indartsu ibili baita) lagun dezente bildu da plazan, eusko labeldun txahala probatzeko eta sagardoa dastatzeko prest.
Arropa erosteko aukera ere izan da. Izan ere, Orioko Arraun Elkarteak, 2008ko kilometroko antolatzaile den Irurako Ikastolak eta ESAITek jantzi postu bana jarri dute plazan, goiz eta arratsaldez. Txikientzako ere puzgarriak izan dira Blinkeko parkean, egun osoan.
Festaz gain, aldarrikapen ugari ere izan da: OKK Gazte Asanbladak, adierazpen askatasuna defendatu eta taldeko zazpi auzipetuen egoera salatzeko, kale antzerkia egin du, 12:30ak inguruan hasita. Parodiaren aurretik, Zazpi gazte oriotar auziperatuak izan dira, muntoko planari buruzko plenora pankarta bat igo izanagatik, beraien eskubideak defendatuz. Adierazpen askatasuna! Errepresiorik ez! zioten eskuorriak banatu dituzte plazako jendearen artean.
Bestalde, plazako kioskoaren gainkaldea margotuta agertu da, euskal presoak etxeratzeko eskatuz.




Ankamotz
festa girua!
Irakurri ondo titulua
lotsagarriya
Puntapaxoi
pintadek (berri txarrak)
alperrik da
En fin...!
patxiri
Herritarrari
Proposamena