Festak Urdanetan eta Ortzaikan
San Martin jaiak dituzte Aiako eta Orioko bi auzoetan
Asteburu honetan festa izango da Ortzaikan eta Urdanetan. Pasa den igandean hasi zituzten Urdanetan, eta atzo, berriz, Ortzaikan. Gaur gauean Aia aldera gerturatzen direnek, esaterako, Ansorregi eta Larrañaga trikitilarien erromeriaz gozatzeko aukera izango dute. Ortzaikan, berriz, urteroko mus txapelketa arrakastatsua izango da Olidenean. Larunbatari dagokionez, gau-pasa eguna izango da Urdanetan eta bertso afaria Ortzaikan. Beheko irudian duzue asteburu honetarako bi auzoetako festa programa.
