Finalerako txartelaren bila Sukia
Xabier Sukiak Gipuzkoako bertsolari txapelketako finalerdia jokatuko du gaur, Oiartzunen
Gpuntuko bigarren finalerdia gaur jokatuko da Oiartzunen. Elorsoro kiroldegian izango da, 18:00etan hasita. Bertan, Xabier Sukia oriotarra arituko da, abenduaren 16ko finalean sartzeko borrokan. Jon Maia, Iñigo Manzisidor Mantxi, Amaia Agirre, Iker Zubeldia eta Arkaitz Oiartzabal izango ditu parez-pare. Ez da lehendabiziko aldia, Lizargateko mutilak Gipuzkoako txapelketan parte hartzen duena. Aurrekoan, 2003an, azken laurdenetaraino ailegatzea lortu zuen.
Eta ez da finalerdietan arituko den oriotar bakarra izango, Iñaki Gurrutxaga ere sailkatua baitago. Gurrutxaga, ordea, abenduaren 1ean arituko da Ordiziako Majori kirolegian. Berarekin batera, Aitor Sarriegi, Mendiluze, Iñaki Zelaia, Unai Muñoa, Joxe Munduate arituko dira.
Finalerako plana
Errikotxia taldeak, bestalde, abenduaren 16ko finala dela eta, honako proposamena luzatu die herritarrei:
Hasteko, bertsozaleek bazkaria egingo dute Altxerri jatetxean. 13:00etan izango da eta 20 euroren balio du. Bazkal ondoren, Altxerritik bertatik, autobusean joango dira Donostiako Illumbe zezen plazara. Autobusaren prezioa 5 eurokoa da. Izena Gabon tabernan eman behar da, abenduaren 4a baino lehen.
eutsi goyai!!
Bertso saio ederra ikusiko dugun esperantza daukat.Aurtengo txapelketak, poza ematen du atzetik datorren gazteak nola datozen ikusita (gure bertsolaritza maitea ez da hala nola galduko!).
Zuri berriz (Xabier), gure animo guztia! ea oraingoan Oriotarren bat sailkatzen zaigun (Iñaki barne).
Animo eta eutsi goiari!!
finala
edo preziyo oyetn barrun dao? ta nun dazkat sarrerak erostia?
eskerrikasko ta animo beronak oriyotarrai!
sarrera aparte
prezio horiek bazkariarena eta autobusarena dira. Ilunbeko txartela aparte erosi behar da. Errazena, www.gpuntu.com-en sartu eta eskaria bertan eginda etxera bidaliko dizkizute.
Sukia ez finalean izango. Larunbatean Iñaki Gurrutxagak izango du aukera. Sartu edo ez, orioko bertsolariek egindako lanarekin gustura egoteko moduan gara aurten.
Bueno, animatu oriotarrak!
ayo