Fonorte OBB indartsu
6 jardunaldi jokatuta, sailkapenaren 2. postuan dago
Fonorte OBB taldeak garaipena eskuratu du beste behin. Azkenekoak maiatzaren 4an izan ziren, biak, Viladecansen kontra. 5-3 eta 13-12ko emaitzaz irabazi zuten oriotarrek. Uneotan Antorcha taldearekin berdinduta daude sailkapeneko lehen postuan eta aukera handiak dituzte play off-etan sartzeko.
Apirilaren 27an, berriz, Antorcha taldea mendean hartu zuten Mendibeltz zelaian. Emozioz betetako partida biren ostean, 3-1 eta 6-5eko emaitzarekin bukatu zuten jardunaldia.
Datorren jardunaldia, zazpigarrena, maiatzaren 18an jokatuko da eta Dridma Rivas taldea izango du aurkari talde oriotarrak.
Sailkapena eta informazio gehiago hemen
FONORTE OBB INDARTSU