Hemen zaude: Hasiera Albisteak Fonorte OBB indartsu
Dokumentu Akzioak

Fonorte OBB indartsu

2008/05/06

6 jardunaldi jokatuta, sailkapenaren 2. postuan dago

Fonorte OBB taldeak garaipena eskuratu du beste behin. Azkenekoak maiatzaren 4an izan ziren, biak, Viladecansen kontra. 5-3 eta 13-12ko emaitzaz irabazi zuten oriotarrek. Uneotan Antorcha taldearekin berdinduta daude sailkapeneko lehen postuan eta aukera handiak dituzte play off-etan sartzeko.

Apirilaren 27an, berriz, Antorcha taldea mendean hartu zuten Mendibeltz zelaian. Emozioz betetako partida biren ostean, 3-1 eta 6-5eko emaitzarekin bukatu zuten jardunaldia.

Datorren jardunaldia, zazpigarrena, maiatzaren 18an jokatuko da eta Dridma Rivas taldea izango du aurkari talde oriotarrak.

Sailkapena eta informazio gehiago hemen

 

FONORTE OBB INDARTSU

KORO — 2008/05/07 14:32
FONORTE OBB 1. POSTUAN Naiz eta puntuazioa berdina eduki Fonorte OBB eta Antorcha CEU oriotarrak lehen postuan daude Valenziako taldeari partiduak irabazi ziotelako. Erreklamazio egin eta gero Federazioa postuak aldatu zuten. http://rfebeisbolsofbol.com/01resultados/2008lndh-sofbol-06.pdf

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.