Frontoia ixteko obra aurrera doa
Albizu Kristaldekiak jarriko ditu kristalak
Denbora luzez geldituta egon ondoren, frontoiko obra martxan dago berriro. Egun hauetan, Adunako Albizu Kristaldegia enpresako langileak errebisioa egiten eta lotura batzuk aztertzen aritu dira. Kristala eskatuta dago, eta aurreikusten da apirilerako ekingo diotela kolokatzeko lanari.
Makinak eta langileak lanean ari diren bitartean, lan ordu horietan ezinezkoa izango da frontoia erabiltzea, baina arratsaldeetan, frontoia libre geratzen denean, erabili ahal izango dela esan digu Igor Iturain alkateak.
Eskolan ere obretan daude. Andamioak jarrita daude eraikina kanpotik pintatzeko lanarekin hasteko.