Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gabonetako agenda Aian
Dokumentu Akzioak

Gabonetako agenda Aian

2007/12/23

Aisialdiko ekintza asko antolatu ditu Lardizabal eskolako guraso elkarteak datozen egunetarako.

Eskea kantari

Gabonetako eskearekin eman zaie hasiera ekitaldiei: 09:00etan plazan elkartu eta, goizetik, auzoz auzo aritu dira kantari. Arratsaldean ere izango da kantua, 17:30ean, kaskoan. Elkartekoek jendea animatu nahi dute (guraso, ume zein  herritar) parte hartzeko eta eguna girotzeko kantaldi guztietan euskal jantziez janzteko.

Zinea

Zine emanaldiak ere antolatu dituzte. Marrazki bizidunak (MB) zein filmak (F) 17:30ean emango dira kultur etxean. Programa honako hau da: 26an Shrek 3.a (F gaztelaniaz); 28an Lagundu!Arraina naiz (MB euskaraz);31n Los Simpson La Película (F gaztelaniaz); 2an Maitagarri amandrea (F euskaraz);3an Locos por el surf (F gaztelaniaz);4an 7BBB, Zazpi, Buru bete zazpi (MB euskaraz); 5ean Ratatouille (F gaztelaniaz).

Txangoa ‘pin’era

Irteera antolatu dute Irungo PINera joateko 27an. 14:30ean aterako dira eta 18:30ean itzuli. Izena eman behar da 26rako Iturrioz tabernan eta 5 euro ordaindu.

Zirko ttipia

Urtarrilaren 5ean Zirko Ttipia etorriko da herriko frontoira Giriguai emanaldiarekin 11:30ean. Sarrerak eskura daitezke  Iturriozena tabernan urtarrilaren 4a arte, 2 eurotan, eta emanaldi hasi baino lehen  4eurotan  frontoian bertan.

 

Ezin da erantzunik utzi

Gabonetako agenda Aian

17:30ean hasita, kantari arituko dira herritarrak kaskoan.