Gabonetako kontzertuak eskainiko ditu Danbolin musika eskolak
Horrez gain, Arrasateko akordeoi jaialdian musika eskolako ikasle batek hartuko du parte
Abenduaren 18an eta 20an eskainiko ditu Danbolin musika eskolak urteroko Gabonetako kontzertuak. Bi izango dira hilaren 18an kultur etxean. 17:30ean hasiko da lehena, 4-6 urte bitarteko haurrek emango dutena. Hauen atzetik, 18:30ean, handienen txanda izango da.
Hilaren 20ko emanaldia, berriz, 20:00etan izango da san Nikolas elizan. Bertan, ikasle helduenak, instrumentuak jotzeaz gain, kantuan ere arituko dira.
Bestalde, abenduaren 6an, Ane Carrera Danbolin musika eskolako ikasleak Arrasateko akordeoi jaialdian hartuko du parte.