Hemen zaude: Hasiera Albisteak Garaipen erosoa kadete mutilek Anaitasunaren aurka
Dokumentu Akzioak

Garaipen erosoa kadete mutilek Anaitasunaren aurka

2011/10/10

9-3 irabazi zuten lehen zatian galtzen joan arren

Orioko futbol taldeko kadete mutilek garaipen erosoa erdietsi zuten atzo, urriak 9, Azkoitiko Anaitasuna taldearen aurka.

Lehen zatian atzetik joan ziren markagailuan mailaz igo berri diren kadeteak, baina bigarren zatian partidari buelta eman eta 9-3 irabazi zuten partida.

Gauzak horrela, denboraldiko lehen garaipena lortu dute oriotarrek eta Anaitasuna utzi dute sailkapeneko azken tokian. Hiru puntu ditu Orioko taldeak, Zarautzek eta Lagun Onak talde azpeitiarrak bezala eta sailkapeneko azken postuetan daude oraindik.

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea

Garaipen erosoa kadete mutilek Anaitasunaren aurka

Baloia bultza baino ez zuen egin behar izan 8. golean Orioko aurrelariak.