Gaupasa egunean kontzertua eman du Mikel Aranzabalek plazan
Gazte Asanbladakoek antolatutako Gaupasa eguneko egitarauaren barruan txaranga ibili da kalez kale goizean goizetik, eta kontzertua izan da gero, plazan.
Mikel Aranzabalek kantatzen zuen bitartean, hamaiketakoa banatzen aritu dira herriko gazteak, plazara hurbildutako jendeari: txistorra bokadilloak eta sagardoa.