Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gaur jakingo dugu zein izango den alkate
Dokumentu Akzioak

Gaur jakingo dugu zein izango den alkate

2011/06/10

Orainek 18:00etan emango du bere erabakiaren berri

Gaur, ekainaren 10ean, arratsaldeko 18:00etan prentsaurreko irekia egingo du Orain herri plataformak Kultur Etxeko areto nagusian. Bertan, bihar goizeko 8:30ean egingo den plenoan, noren alde emango duten bozka esango dute.

Datozen lau urteetan zein izango dugun alkate esateaz gain, erabaki hori hartzeko arrazoiak zeintzuk izan diren jakinaraziko dute bertan herritarren aurrean.

Atzetik, 19:00etan eta Kultur Etxeko areto berean, Bilduk batzarra antolatu du eta herritarrei bertan izatera gonbidatzen diete.

Azkenik, aurrez esan bezala, bihar goizean egingo da alkatea aukeratzeko pleno ofiziala. Aurrez, adinekoen mahaia eta zinegotzien mahaia, udalbatza, osatuko dira, eta ondoren egingo da bozketa.

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea

Gaur jakingo dugu zein izango den alkate

Bilera asko egin ostean, gaur emango du bere erabakiaren berri Orainek.