Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gazte asanbladak konzentrazioa deitu du larunbaterako
Dokumentu Akzioak

Gazte asanbladak konzentrazioa deitu du larunbaterako

2008/03/26

Bi gaztek auzitegian aurkezteko agindua salatu eta inor erasotu izana ukatu dute

Gazte asanbladak larunbatean egingo duten konzentrazioan parte hartzeko deia luzatu du prentsa ohar baten bidez.  Elkarretaratze honek, Donostiako auzitegian aurkezteko agindua jaso duten gazteei elkartasuna adieraztea du helburuetako bat. Auzitegiaren aginduak Muntoko Plana bozkatzeko martxoaren 4an egindako bilkuraren ondorengo gertakariak ditu oinarri eta, bi dira, oraingoz, zitazioa jaso duten gazteak.  Oharrean, baina, erabat gezurtatu dute autoritateak eraso izana eta kritiko agertu dira Udaltzaingoak izandako jarrerarekin: Azken asteetan udaltzainetan informazio eske ibili gara eta hitz erdi bat ere ez digute eskaini eta orain sekulako marroian sartu gaituzte.

Gaineratu dutenez, atxikimenduak bildu eta protesta ekintzak antolatuko dituzte. Lehenengoa larunbatean izango da, 20:00etan plazan.

Kritika baino, autokritika

Zain — 2008/03/26 13:37
Udaltzainak kritikatu beharrean, egin autokritika. Zuen komunikatuan esan zenuten gaizki egin zenutela, ezta? ba orain datorrena ordainetan. Eta garbi izan ezazue zerbait. Azkenik dena ezerezean geratzen bada, udaltzainek mobidarik ez edukitzearren paso egiten dutelako izango dela. Kritikatzen dituzuen horien esku zaudete...

Kontsekuente izan

Bat — 2008/03/26 13:54
zuen ekintzekin kontsekuente izan beharko zenukete. Kexak adierazteko mila modu daude, eta zuek agian ez zenuten kontutan izan plenoan sartu ziñaten bezela sartzeak bere ondorioak ekarri zitzazkela. Gaztek, hori lehenago pentsatu behar da! Formak galdu gabe protestatzea posible da, benetan.

Bai baina…

Amaia — 2008/03/26 14:10
Kontsekuente izan? Baina ez al dago kristoren desproportzioa gertaeraren eta ondorioen artean? Udaletxeko sarreran badago bideo kamara bat, zergatik ez dituzte irudiak erakusten? Aginduei kasurik egin ez eta aurrera jarraitzea ez da ondo egongo baina erantzuna ez da hobea, gutxiago datorren lekutik etorrita.

Non da bideoa

Ander — 2008/03/26 14:19
Non da udaletxeko bideoa? Harek erakutsiko du benetan ze pasa zen. Eztet sinisten holako erasoik egin zenik. Ta nahiz ta gauzak egiteko modua egokia ez izan ta gaizki egon, pasada bat iruditzen zait auzitegin bukatzia.

zu eta zu kulpable

Alex — 2008/03/26 14:22
Tajuz eta lasai idatzi nahi nuke, baina ez da batere errexa. Gazteen adierazpenak ez ditu inork kontutan hartzen (argi daude beren blogean). Agresiorik izan ez zela dioten arren, kulpabletzat dituzue zuek (bat eta zain). Erabakia aurretik hartua zenuen, bost inporta kulpableak zuek defendatzen ari zareten hoiek izan daitezkeen jakin arren. Zuek zarete kulpable, ezer jakin ez eta batzuk kritikatzearen, zapaltzearen kulpable. Harrigarria iruitzen zait, tira bira batengatik (tira udaltzainek, bira gazteek) auzitegian amaitzea. Harrigarria, sinistuezinekoa, batzuen botere eta zapaltze gosea. Animo gazteak. Herritar asko gaude zuekin.

Errudun, zertaz?

Zain — 2008/03/26 15:00
Alex, nik edukitzen ditut gazteen adierazpenak kontutan eta guztiz aurka nago alkateak kartelak kentzearekin. Baina aurretik esan bezela eta OKK-k aitortu bezela, egun hortako jokabidea ez zen zuzena izan. Hortaz haratago, ni ez naiz nor delitua egon zen edo ez esateko. Nik ezer jakin gabe (zuk badakizu nik zer dakidan¿?)erruduntzat jotzen ditudala diozu, eta hori gaizki dagoela. Anderrek berriz ez du sinisten (beraz ez daki) baina gazteen alde;Eta hori ondo dago?Onargarriagoa da? Enuen idazterik pentsatzen, baina orain udaltzainak kritikatzeak benetan lekuz kanpo utzi nau OKK-ren azken idatziaren ondoren. Berriz diot kritikatzen dituzuen horien eskuetan zaudetela. Eta azkenik, animo gazteak. Herritar asko gaude zuekin. Baina gauzak tajuz eginez.

Zaini erantzunez

Alex — 2008/03/26 15:33
Gazteek egiten duten lanaren alde nago, bai. Uste dut nahiko garbi adierazi dudala gauzak egiteko modua ez zela ondo egon, ez nahastu gauzak. Onargarria denik ez dut esan baizik eta pasada bat iruditzen zaidala auzitegian bukatzea. Dena grabatuta duen bideo bat tartean, ez zaizu iruditzen auzitegira jo gabe konpondu zitezkeela?

Hurreratzen zoaz, Alex

Zain — 2008/03/26 15:42
"ez zaizu iruditzen auzitegira jo gabe konpondu zitezkeela?" Bai. Gauza da zergaitik doaz auzitegira? Ustedet OKK-k ez du kritikak zuzentzerakoan ondo apuntatu...

zain eta gainerakoei

joxemari — 2008/03/27 12:25
uste dut udalari (pnv eta bere morroiei) plumeroa ikusi zaiola. gazteok herrian presentzia lortu dugunean indar poliziala erabiliz ixilarazi nahi izan Dituzte. eta jendeak hala ere gazteeen kontra egin du. baina hau zer da? kendu tartolak mesedez.animo gazteei! eta besterik gabe uste dut gaitza taldeak orain urte batzuk bere kantu batean esandakoari kaso egiteak mesede egingo diola batenbati: BEGIAK IREKI EZ AL DUZU IKUSTEN, BEREN GEZURREKIN ITSUTU ZAITUZTE.

Eztabaida hori bukatu zen.

Zain — 2008/03/27 13:33
Joxemari, hori eztabaidatu eta argitua geratu zen OKK-ren komunikatuarekin. Ixilaraztea gaizki dago, baina gazteek ez zuten ondo jokatzen jakin. Eta hori da krititaktu dudan bakarra (hori gazteen kontra egitea da? Gaizki dagonea gaizki dago). Ixilarazteak egindakoa justifikatzen du zuretzat? OKK-rentzat ez, hala esan dute. Nik begiak ondo irekiak ditut, eta belarriak garbi, denei entzun eta iritizi propioa izateko. Bestalde, zein dira indar polizialak? Zu bezain gazteak izan daitezkeen udaltzainak? Edozein asteburutan zure aldamenean poteoan dabiltzanak orioko tabernetan?

Joxemari, hik ireki begiak!

Patxi — 2008/03/27 14:00
Zain-ekin nago, gaizki dagoena gaizki dago eta Bat-ek dioen bezela, bakoitzak kontsekuente izan beharko luke bere ekintzekin. Begiak ireki beharko dituzten lehenak, nere ustez, gazteak izan beharko lukete, apolitikoak izanik (beraiek horrela definitu dira) talde politikoren bat ez ote den plumeroa geyegi erakusten ari gazteak herraminta politiko bezela erabiliaz(eta ez prezisamente pnv eta bere morroiak Joxemarik dioen bezela)

ADIERAZPEN ASKATASUNA

BAI — 2008/03/27 16:11
Lotsagarria da gaur egun, oraindik ere adierazpen askatasuna ez onartzea, gazteak baldintzatuta beraien eskubideak defenditzeagatik, dendak eta tabernariak behartuta botoa ematera beraien bezeroak gal ez ditzaten, herriko edozein markatua, udaletxeko agintaritzaren alde ez dagoelako, baina nora goaz horrela, bakoitzak ez al dauka berearekin nahikoa, utz diezaiola ondokoari pakean,askatasunean bizitzen, gure herrian gaude.

Generalizatzea erraza da

Zain — 2008/03/27 16:34
BAI, komentatzen dezun guztia generalizazioak dira. Bi gazte deitu badituzte deklaratzera ekintza zehatz bategaitik da. Ni ere adierazpen askatasunaren alde nago (dagoeneko askotan aipatu det oso gaizki iruditzen zaidala kartelak kentzea), baina ez OKK-k egun horretan egindakoarekin. Eta ez saiatu, OKK-k egun horretan egindakoarekin ados ez gaudenak, adierazpen askatasunaren aurka gaudela adierazten, ez baita egia.

Epaitzea ere bai

BAI — 2008/03/27 16:55
Zain, ez al da errazegia besteak egiten dutenari akatsak bilatzea? zuk zure bizitzan, inoiz aldarrikatu al duzu zerbait, zure eskubideak defendatu al dituzu?... benetan egun hori iristen zaizunean eta ahoa ixten dizutenean hitzegingo dugu, agian ulertuko duzu zerbait

Jakin gabe hitzegitea ere bai

Zain — 2008/03/27 17:08
Nor naizen, zer egin edo zertan parte hartu dudan jakin gabe, zuk hori esatea, ulertzen zaila egiten zait benetan. Gauza batean arrazoia emango dizut. Ezer egiten ez duenak, ez du akatsik egiten. Baina kasu hontan akatsa egon zen, eta ez diot nik bakarrik, OKK-k berak ere onartu du komunikatuan. Orain berriz udaltzainak kritikatzen dituzte, beraien ustetan "kristoren marroian sartu gaituzte". Aurretik botatako galdera errepikatuko dut: Zergaitik doaz auzitegira?

auzitegirako deia

jaione — 2008/03/27 19:04
Arratsaldeon "zain". Zuk diozun moduan OKK-ko gazteek onartzen dute udalbatzar haren ondoren desobedientzea egon zela, baina iñolaz ere ez agresiorik. Oso oker ezpanago, (eta bestela zuzen diezadatela)auzitegira deitzearen arrazoia "agresión a la autoridad" izan da. Idatzi hau egiterako garaian bi gazte bakarrik ziren auzitegira deitutakoak, baina atzo, Arkaitz tabernan aurkitzen ziren gainuntzeko gazte guztiei iritsi zitzaien. Azkenean udalak lortu du udalbatzar hartan estabaidatzen zen gaia ahaztea ondorengo gertakariari garrantzia emanaz. Hala ere gauza urrutitxo eman duela iruditzen zait.

Zain-i

Harriet — 2008/03/27 23:02
OKK-ko gazteek gaizki jokatu omen zuten, zertan gaizki? inork ez zion inori eskurik altxatu baina alkateak erabaki duelako ezin dela pankarta bat plenora igo zer egin behar dugu? Hori ez al da adierazpen askatasunaren aurka joatea? Beno ba azkenean arkaitz tabernan identifikatutako guztiak deitu gaituzte deklaratzera, nahiz eta batzuk ez ziren ezta jetxi ere egin pankartaren bila, baina denok zaku berean sartu gaituzte, eta "atentado a la autoridad" leporatzen digute. Hau dena ein batean muntoko planaren edukiak ezkutatzera datorrela uste dut eta beraz nire asmo bakarra gauzak aklaratzea zen eta ez dut honi buruz gehiago idatziko. Muntoko planari buruz bai HERRI GALDEKETA ORAIN!!!

zain-i, bat-i eta patxi-ri

mikel aranzabal — 2008/03/28 01:07
kaixo zain: ulertzen zaitudala uste dut, baina, ezin erabat ados egon. zuk esan bazala, eta egia da, komunikatuan argi utzi genuen berotualdi batean gertatu zirela ekintzak, eta gormak ez zirela eokiak izan. horrez gain, argi utzi genuen baita eraso mota guztiak baztertzen ditugula. gurea ordea ez zen erasoa izan, eta udaltzainen atestatuko deklarazioetan ere ala agertzen da gainera. gure bertsioa eta udaltzainena berbera da, detaile gutxi batzu kenduta. ez gaude batere harro gure ekintza batean norbait mindua izanaz, baina, ni ere apirilaren 23rako zitatua nago auzitegian, eta harro eta ozen esan dezaket, denonak diren eskubideak etengabe burrukatuko ditudala, adierazpen askatasuna kasu honetan, eta hau dela gu auziperatzearen arrazoi bakarra. adierazpen askatasuna funtsezko eskubide bat bada, ez da onargarria alkatearen baitan izatea eskubidearen debekua. honekin ez dut salantzan jartzen zu adierazpen askatasunaren alde zaudenik, nahi dudana da zuk ulertzea, berotu aldi batean jokatu genuela modu horretan, izatez eta hala erakutsi dugu sarritan, bakezalea da gure izaera, eta intentzio horrekin joan ginen udalbatzarrera. kaixo bat. noski formak galdu gabe protesta egin daitekela. bide horietako bat plenoan pankarta zartzea da. gaizki iruditzen? nik ez dut inongo arazorik ikusten. kontsekuente? eta nork esan du ez garela? guk desobedentzia egin genuen eta hortaz bakarrik izango nahiz kontsekuente. beste guztia gezurra da, akusazio faltsuak besterik ez. kaixo patxi. mila esker gazteongan erakusten duzun konfidantzagatik. benetan mirestekoa, askok ikasi beharko lukete zugandik./// baina konturatzen al zara zenbateko lerdokeria bota duzun? OKK gazte asanblada EAEren herraminta politikoa? benetan min handia egiten dit horrelako komentario bat entzuteak. nik nire kasua aipatuko dizut, besteena, egia esan ez baitakit. ez nator EAEren ideia politikoekin bat, eta hala jakinarazia diet beraiei ere hain bat hizketalditan. eta? horregatik beraiek eskaintzen didaten laguntza edo atxikimendua ukatu behar al diet? gure ideiaren batekin adoz daudenean bidali egin behar al ditut? edo ta ni berainekin ados banago buelta eman eta bakarrik utzi behar al ditut? mesedez. ez da EAE gure ideiekin bat datorren bakarra, ezker batuak eta aralarrek era erakutsi izan baitigute beren konfidantza. bestalde jakin, asanbladako kideen artean ere sentsibilizazio ezberdinak daudela, eta ez garela beti ados egoten, baina, azkenean lortzen dugu. kontuz ibili, azkenean asko duzue ikasteko gazteongandik.

jakin gabe kritikatzen dutenei:

mikel aranzabal — 2008/03/28 01:09
OSO ERRAZA DA KRITIKATZEA, OSO ERRAZA DA ARRAZOI IZATEA, ERRAZEGIA KOMODO BIZITZEA, ERRAZEGIA LO LASAI EGITEA. SISTEMAK NAHI DUEN TOKIAN BAZAUDE. folckore.

Jarraituz

Zain — 2008/03/28 09:37
Aupa Harriet. Irakurri OKK-ren testua eta zer egin zuten gaizki. Alkatearen eskumenen artean kartelak plenoan sartzea edo ez hautatzea baldin badago, egin dezake eta listo. Irudimena landu, besteetan egiten dezuten bezela eta mezu bera plenoan egotea lortuko dezute seguru, beste era batera. Diozu "guztiak deitu gaituzte deklaratzera": Nork deitu zaituzte? Norbait gehiago deitu al dute?// Aupa Mikel. Diozu "...gurea ordea ez zen erasoa izan, eta udaltzainen atestatuko deklarazioetan ere ala agertzen da gainera. gure bertsioa eta udaltzainena berbera da...": Zergaitik orduan udaltzainekiko kritikak? Errua beraiena da? "sekulako marroian sartu zaituzte" ?// Azkenik esan, ez detela uste OKK talde politiko bati lotua dagoenik.

betiko mouan

Alex — 2008/03/28 10:48
Alkateak ez duela ni plenora sartzerik nahi esaten badu, kanpoan geratu beharko dut, ez "zain"? Berak hala nahi du eta egin dezake eta listo, ez? Faborez... zer esaten ari zera?

Legea lege

Zain — 2008/03/28 10:59
Berak nahi badu baina legeak aukera ematen ez badio, ez. Eskumen hori badu ordea, erabil dezake. Legea denontzat da. Gustatzen zaigunean eta gustatzen ez zaigunean.

erantzuna

Harriet — 2008/03/28 14:32
Atzo deklaratu zuen gazteaz gain, beste sei gaude zitatuta donostiko auzitegian deklaratzeko eta ez naiz izenak ematen hasiko ez bait naiz iñor besteen izenak jartzeko, hori laster aterako da. Eta nork deitu gaituen galdetzen dugunean denak eskuak garbitzen dituzte baina txostenean jartzen du; Denunciantes: Ertzaintza y policia municipal. "Atentado a la autoridad"

Informazio

Zain — 2008/03/28 15:06
Aupa Harriet. Uste det informazio faltan zaudetela, nik dakidanaren arabera.

informazio

Harriet — 2008/03/28 15:41
Bueno ba Zerbait gehiago badakizu esatea eskertuko nizuke

kasu honen inguruan

pana — 2008/03/28 16:10
uste dut azkenean udalak lortu duela hasieratik nahi izan duena: muntoko planaren gehigikeriataz ahazten ari gara eta gazteok izan genuen tirabiraren inguruan ari gara kalakan. ahaztu ditzagun istiluak behingoz, eta elkartu gaitezen muntoko proiektu TXIKITZAILEARI ez esateko

ez

bart parrandan ibili — 2008/03/28 17:01
muntoko planik ez, aht-rik ez, super porturik ez ta A-8a dohain! eskerrik asko.

albistearen berritzea.

mikel aranzabal — 2008/03/29 15:39
albiste hau idatzi zenean bi ginen epaitegira zitatuak. dagoeneko zazpi gara. mila esker elkartasuna erakusten diguzuen guztioi.

deklaratzera

Oriyotarra — 2008/03/30 12:15
Oriyoko zazpi gaztek auzitegira deklaratzera jun behar omen dezue. Deklaratzera esan dezue beraz etzarete oraindik salatuak izan, bestela "inputatu" gixa deituak izango zineten. Eta zergatik deituak izan zareten? Ba, munipek esandakoari kasurik ez egitea eta haien gainetik pasa izana muxutruk ez dela jakin dezazuen. Pankarta beran utzi ta lasai-lasai iyo izan baziñate, Arkaitzen pintxua, kaña ta peta erreta lasai etxea jungo ziñaten egun hartan. Portzierto, jendia earki nazkatzen hari zeate. Herrian zuetaz aparte gazte ugari zegok eta etzazue gure izenian ezer defendatu, modu horretan behintzat. Txintxo ibili ta Aupa Orio!

inputatuta, bai

mikel aranzabal — 2008/03/30 14:03
kaixo riyotarra: oriyoko zazpi gaztek deklaratzera joan behar dugu bai, inputatu gisa. eskuan dut zitazioa, eta bertan jartzen du, zein den salaketa, nork salatu gaituen, eta zein modutan goazen deklaratzera. oraindik ez da epaiketarik hasiko, lehenengo deklaratu egin behar baitugu, eta honen arabera erabakiko da epaiketa egin ala ez. eta zergatik deituak izan garen? zuk ba al dakizu ba? nik bai. inondik inora gertatu ez den "atentado agentes autoridad"-gatik. nork atentatu du nor? nik ez dut horrelakorik ikusi. desobedentzia? bai. atentatua? ez. nire ekintzen arduradun izango naiz beti, baina ez egin ez dudan gauza baten arduradun. bestalde, jendia earki nazkatzen arei garela? ba nik atzo ez nuen hori ikusi. elkarteratzean jende ugari bildu ginen, eta babes hori da nire ustez errespetua merezi duena, eta ez norbaitek anonimatotik idatzitako iritzi batek. ez bazara gure ekintzekin identifikatua sentitzen, zatoz asanbladara eta adierazi zure kexa edo moduak, guk oraindik ez dugu inor jarri eta ateak zaintzen.

Inputatua beraz

Oriyotarra — 2008/03/30 23:04
Beno, orain argiago zaukagu. Salatuak izan zarete beraz. Beno, hik esan bezala ezer egin ez baduzue ondo baina horrela ez bada, hik esan bezala, zuen ekintzen ardura hartu beharko duzue. Eta ez, herriko gainontzeko gazteok, zuen ingurura bildu ez garenok, ez diagu zertan zuen asanbladetara agertu gure kexak aurkeztera. Zuek zuen taldearen izenean hitz egin ezazue eta ez Oriyoko gazte guztien izenean. Entzun diat inputatuetakoren bat edo beste 18 urtez azpikoa dekela... egia al da? Bakarra al da?

Bai

Eñaut Martí — 2008/03/30 23:44
Bai egia da eta bat bakarra...(ni). Ea azkar pasatzen den dena eta ezer ez zaigun erortzen...

MUNTOKO PLANA

Harriet — 2008/03/31 15:53
HERRI GALDEKETA ORAIN!!!

Mezu ezabatuak

Karkara — 2008/03/31 17:14
Eztabaida honetako mezu batzuk ezabatu egin ditugu, iraingarriak zirelako. Mesedez, bidaltzeko botoiari eman aurretik, irakurri ezazue berriro zuen mezua eta jarri zeuek filtroa, guretzat ez da gustagarri-eta inoren mezuak ezabatzen ibili beharra. Eta gogoratu: norbait izenez aipatu behar baduzue, kritikatzeko, zuek ere izenpetu egin behar duzue; bestela, ezabatu egingo dugu zuen mezua. Kritika egitea libre da; anonimatotik jendea iraintzea, ez. Barkamena eskatzen diegu mezu-kate honetan irainduak izan direnei, mezu iraingarriak lehenago ez ezabatu izanagatik. Karkara

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea

Gazte asanbladak konzentrazioa deitu du larunbaterako

Ertzainek hainbat gazte identifikatu zituzten Arkaitz tabernan.