Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gaztelekua inauguratu dute
Dokumentu Akzioak

Gaztelekua inauguratu dute

2008/03/25

Hilaren 31n irekiko dituzte ateak gaztetxoentzat

Ametsa gaztelekua errealitate bihurtu da gaur arratsaldean. 18:00etan hasi den ekitaldiarekin inauguratu dute lokala eta bertan izan dira, besteak beste, Txurrumuskiko kideak, Jon Redondo alkatea, Udal taldeetako ordezkariak edota herriko apaiza.
Dantzarien agurrarekin eman diote hasiera aipatutako ekitaldiari. Segidan, Unai Manterola apaizak hitz batzuk egin ditu eta Egoitz Eizagirrek hartu dio lekukoa bertso pare bat botatzeko.  Alkateak ere hitza hartu du eta Udalaren laguntza eskaini die aisialdi taldekoei. Bukatzeko, Txurrumuskiko presidente Beñat Solaberrietak ongietorria eman die bildutakoei eta baita proiektua posible egin dutenei eskerrak eman ere.

Ordutegia
Astelehen, asteazken eta ostiraletan 17:00etatik 20:00era; larunbatetan 16:30etatik 21:00etara; igandetan 16:30etatik 20:00etara. Astearte eta ostegunetan itxita izango da, printzipioz.

 

gaztelekua inaugurazioa

 

gaztelekua inaugurazioa 2

gaztelekua inaugurazioa 3

Zorionak TXUrrumuski!

Ruth Etxeberria — 2008/03/25 23:46
Zorionak bihotz bihotzez txurrumiskiko guztiei. Egin dezuten lan guztiak, eman du bere fruitua. Pertsonalki poz haundia ematen dit ikusteak oriok astialdian duen kantera ikusita. Zorionak ta ea afariya noizko!!!

herriyarena da!!

traumatizatupilloa — 2008/03/26 00:13
Foro honetan jardun diren batzuei galdera egin nahi diet. Ze... herriko beste lokaletaz jardun dira ta jo ta su, beraien eskubideak aldarrikatuz.. Beno ba, lokal hau udalak ordaintzen dunez, guztiok ordaintzen dugunez eta nik zergak ordaintzen ditutenez, eta herritarra naizenez, eta nahiko gaztea naizenez, nahi detenean sartu dezaket, bertako baliobideak erabiliko ditut, bertan dauden arauei ez diet kasurik egingo, ez zaizkidalako gustatzen, eta GAZTELEKUA HERRIYARENA DA !! ohikatukoet. Hau horrela al da ??

traumatizatupilloari

mikel aranzabal — 2008/03/26 13:22
gaztelekua herriarena da bai. baina, gazte aisialdiko diagnosiaren arabera, 16 urtetik berako gaztetxoentzat soilik da. adin horretatik gain gaidenok, gaztetxea da behar duguna, autokudeatua, eta hor bai, hor gonbidatuta zaude. traumatizatua etzakiat, bainan "pillo" galanta hi, jeje.

noren aginduetara

traumatizatupilloa — 2008/03/26 13:50
Autokudeatua. Baiña lokala herriyarena ezta?. Beraz, ni herritarra, inpuesto pagatzaillea naizenez, noren aginduetara egon behar diyat? Bertan sortzen den arderadunaren aginduetara eta nere traumaren aginduetara?

Gure jaungoikuai

Iker Gurrutxaga — 2008/03/26 23:40
Bale e? Geo bestei esateiguk ezin ditugula dijeritu gauzak... Mikel, alperriek honekin ta akaso eztik entenituko...

noren aginduetara diyot

traumatizatupilloa — 2008/03/27 00:09
Erantzunaren zain natxiok-pa oraindik. Autokudeatua izan behar dik gaztetxeak. Baiña lokala herriyarena ezta?. Beraz, ni herritarra, inpuesto pagatzaillea naizenez, noren aginduetara egon behar diyat? Bertan sortzen den arderadunaren aginduetara eta nere traumaren aginduetara?. ZE FORO HONETAN ZENBAITEK, SOZIYOK, JUNTA DIREKTIBAK, ARDURADUNEK… ESATEN DUTENA IPURTZULOTIK PASATZEN DIYE. IKUSI ADIBIDEAK:2008/03/20 00:23. Iker Gurrutxagak dio: Nei ze deziditzean ta ze uztean deziditzez berdintziak . Esaldi horrekin esan nahi diyatena dek, bost inporta ziakela ze erabakitzezuen soziyok, alegiya, bazakitela nik ezin ditela iñungo erabakiyik hartu motel. Bost inporta ziakela ze erabakitzean! 2008/03/20 11:15. Zakurren putsak dio: Soziyok nahi dezuena esango dezute, baiña kluba herriyarena duk. Soziyok iritzia eman eta erabakien inguruan bozkatzeko eskubidea izango dezute baiña iñoiz ezingo dezute beste herritar bati bertako instalazioak erabiltzeko eskubidea kendu. Nahi duenak eskubidea du pesak egitera joateko adibidez, edota korrika egin eta bertan dutxatzeko.

Nakenen

Eñaut Martí — 2008/03/27 00:26
Gaztetxia eunen baten eote baek...nakenen alkoek jun, inbitauta ez haiz eongo, inbitaziyo gabe etorritare ongietorriya izango haiz ta...espero gaztetxe hortan eongo gaitukela.

Zeñen aginduta esatek

Iker Gurrutxaga — 2008/03/27 00:26
Ba lokal hortan oan Txurrumuskik kudeatukoik dana, Udaletxiak indako konkurso publikua irabazi zulako (eozeñek zitxakan aurkeztia, beti're puntu batzuk segituz, eztek diruik patu ber pribilegiyo geyo eukitzeko). Zenbat urtez etzakiyat ta suposatzek kudeaketa txarra bada udalak eukikoula klausulan bat kontratua garaya baño lenuo moztutzeko. Bakik ordun zenek agintzeun, ta ezpazaik gustatzen, kontratuta bukatzeanen presentatu. Pena beste herriko entitate batzutan patu berra pribilegiyo hoyek eukitzeko nahiz ta lokalak udalanak izan.

ezjakintasuna nagusi

ixo orduan — 2008/03/27 00:33
suposatzek esatek, beraz eztakik. Ixo orduan!!

Baño esan diyat zenek agintzeun

Iker Gurrutxaga — 2008/03/27 00:43
Suposatuyaten bakarra klausula daola izan dek. Zenek irabazi dun konkursua danok dakigu, ta Txurrumuskikok enpresa sortu ber izandu duela parte hartzeko posibilidadia izateko're bazakaiu. Bestia, beti hala izatekelako esan diyat. Enpresa batek (udaletxiak) beste bat subkontratatzeunen (txurrumuski) normalen klausula hori jartzek. Logikak agintzeik klausula hori eongoala, ze konkurso hoyek irabazteianen, eztituk izaten urtebeteako. Porzierto, ixiltzeko esanez eztek eze konsegitzen. Beno bai, hire dudak despejatzeko asmoz eskaintze zaiken informaziyo geyo ez emateko gogua sortzek. Tono autoritariyo ta borde hori aparkatuzak faorez. Foro hontan lagunak iteko aukera emangoik.

Detalle bat...

Iker Gurrutxaga — 2008/03/27 00:45
Nik tonuz kanpo len mezu bat jarriyat bai, baño hik aurretik (gaur arte alegiya) jarrituken tonuz kanpoko mezutaz nazkatuta nitxokelako. Faorez, errespetu ta edukaziyo minimo bat.

Traumatizapilloari eta ixilik egon ezin duenari

herritarra — 2008/03/27 12:09
Nazka.nazka eginda gaude zure unitema arrauna besterik ez izatea. Ikerrek garbi adierasten duen bezala berak herrian interes gehiago ditu.Lotsagarria iruditzen zaitena da, berekiko duzun tratua.Aldatuko zeralakoan eta Orion dagoen eskeintza guztia ondo aztertu eta informatuko zeralakoan nago. Oriorentzat arrauna garrantzitsua da eta hori ezin da eztabaidatu baina hortik tema bakarra bihurtzea gaur egun.......!!!!! Espero det gendeak egiten dituen gauzak errespetatuko dituzulakoan gaude, errespetua eskatzen duzun bezala. ORIOKO arraun elkarte, gora eta ORIOKO arraun elkartea bera, kalean entzun det Aian homen dago, egia al da hori???

Arrazoia, duenari

Zain — 2008/03/27 12:23
Nere ustez Traumatizauak arrazoia du kasu hontan (beti izen berdinez firmatzerik bai?). Arraun instalazioak Arraun elkarteak gestionatu behar dite, eta beraiei iruditzen zaien bezela, herriko beste taldeen eskubide eta obligazio berberekin. Hala ere, garbi dago expresatzeko forma eta tonuan arraunlarien harrokeria. Lasaitu adi pixkat motel.

hemen dituk berriz ere

traumatizatupilloa — 2008/03/27 12:46
Hau dek marka hau, berriz hemen dizkit danak bata bestearen atzetik. Ea aklaratzen gean. Ni, arraunean jarduna nauk, 7 urte, bainan ezer irabazi gabe gelditutako hoiyetakoa nauk. Txarra nintzelako. Eta nere inkapazitatearekin etzeukat iñolako problemarik . Hori oso ondo ulertu niyan derrepente. Modu naturalean: TXARRA NIÑUAN. Badituk urte mordoxka klubera agertu ez naizela. Baiña arrauna gustatu egiten zaidak, eta hemen agertzen diren batzuei TRAUMATIZATU tankara hartzeziet. Eta beraien "frakasotxoak" klubaren kulpa balitz bezala hitzeiten diyek. Eta ni ez natxiok ados. Eta nere iritziak agertzerakoan jo ta su eutsi diozue tematxoari. Eta jakiña, kluba gora, kluba behera. Baiño lasai, nere aldetik, klubarekiko modu iraingarriak utzi ezkero, nik ere utziko ditut..... Ze, Oriyon etzeokba beste asuntorik. Besterik ez motel!! Baiñan, jakintsu birtual asko delakoan natxiok. Tramankulo honen aurrean jarri eta bla,bla,bla..jarduten fenomeno asko dagoelakoan natxiok. Egin, eiñ, ein, in, egin behar dala, dirudienez kluben egiten duten moduan, (je,je,je) eta ez eserita jarri eta tekla zapaldu ta zapaldu ta zapaldu ta zapaldu...............

Jaun txit goren horri

Iker Gurrutxaga — 2008/03/27 14:34
Barka bedi Traumatizatupillo jaunak nire ezjakintasuna... Bueno hi! Faorez... Jakintsu ez jakintsu... Nik zakiyaten gutxi hori azaldu nahi izanduyat ta hik hori eskertu berren ixiltzeko esan! Etzakiyat zein haizen, baño jakiteko amorratzen natxiok! Akaso sorpresa haundin bat eamangoyat, baño klaro ziokena dek errexegi sartze haizela kontu pertsonaletan hire izena eman gabe. Bi helburu nagusi dazkak emateunez: kluba defenditzia ta beste danei miña itia. Mesedez, garaya baek arpegiya emateko. Zaini esan berriz, iñok eztula zalantzan jartzen kluba dala beayen lokala gestionatu ber duna, hemen oanarte indana gestiyo horren kritika izan dala ustet ta goatuaztia bertan daon ondasunen parte herriyana dala. Horren ingurun esantzayona da tipo honi gaztelekuan lokalan egoera berdiña dala klubekua. Udalan lokal bat beste elkarte batek kudeatuta. Ni klubea nuanen bertakua errespetatu berkoeten bezela (ondo iruitu o ez) gaztelekua dijuanak bertakua errespetatu berkou ta kitto. Ordun... arrazoi baka tipo honek baño eztet uste arrazoi guztiya dakanik.

zain-faorez

traumatizatupilloa — 2008/03/27 16:10
Zain. Hoi dek!. Ulertu dek asuntua. Lasai natxiok motel. Tentsioarekin bizitzeak badik bere alde ona. Bizitza gogorra delakoan natxiok eta entrenatzea ez dek gaizki etortzen. Beste "faorez" horri ba... aitortu beharra zaukat irudimena aldetik ez dabillela gaizki. Irudimena birtuala alegiya, ze irudimen errealetik nahiko motz ikusten dit eta. Hitzegin, idatzi, hori guztia lar egiten dik, baiñan erresponsabilitateko zerbait martxan jartzeko.... ezetzkotan natxiok. Hori bestenbatek in beharko dik. Ea esaten didazuen, Oriyon sortu den ekimenetatik (bota dezagun azken 5 urte) nun izandu dun errespontsabilitatea, ardura,... ea sorpresatxon bat jasotzen dudan.

Nereatik hitzein ai bahaiz'e...

Iker Gurrutxaga — 2008/03/27 17:59
Irudimen birtuala zakatela ta errealetik motz... Errespontsabilitateko zerbait martxan jartzeko ezezkotan niokela... Beno, aurrena esan azken hiru urtek iya osoik Oriyotik kanpoa damakixkitela ikasketagatik, jakingoekela usteyat. Aurretik herriko ekimenetan parte hartuyat, bai. Egunkaria itxi zanen intzian ekintzetako baten eo besten (antzerkiya intzanen sarreran niñuan esateako) hor nitxion laneako, Kilometroak intzanen lanen niñuan, Galerna rock jaialdiya intzanen lanen niñuan, azken aurreko Korrikan lan pixka in niyan, festak antolatzeko billeratan urte batzutan izan nauk, KSKE Xurrumurru sortu zanen (aldaketa emantzanen) tarten niñuan, festetan txozna baten eo besten ikusikoian zerbitzatzen, Karkarako kiroletan idatzi niyan urtebete ingurun, futbito txapelketa kiroldegin intzanen nahiko lana indakua nauk... Hori gutxi baek, hainbat kirol talden ardura hartuyat, etab etab... Nere kurrikulum osua nahi baek esaiak! Baño herri ekimenetan parte hartuyatela usteyat. Hik berriz, ze in dek?

kurrikulum

traumatizatupilloa — 2008/03/27 20:54
Beno, beno, besteek antolatutakotan, besteek arduratutakotan, besteek errespontsabilizatutakotan parte hartzea ez dek makala ez. Guztiyen beharra izaten dek bai. Ondo ziok, ondo.

Ta hik ze in dek ba?

Iker Gurrutxaga — 2008/03/27 21:19
Erantzunkizun osua eztit uste besten esku eon danik. Nik uste 16 urtekin herriko futbito txapelketako epaile izatia (astero markadoria jarri, lanbaten eguerdiko ordubi t'erditan ta batzutan igande goizeko beatzi t'erditan polideportibon eon azaltzeana azaltzeala, hogeitamar urtetik gorakon bulla ta esateituenak aitu, publikotik danetik aitu ber...) usteyat bastanteko erantzunkizuna dala... 15 urtekin hasi ta beti 5-10 urte gaztioko umek entrenatzia (beste herri batea eaman, gurasoik ezpadator beayen erantzunkizun osua nere gain hartu...) eztek makala e? Berriz'e esateyat, hik ze in dek? Lanen ba omen habil... 8 ordu in ta etxea amak indakua jatea? Esangoiak ze in deken hire bizitzan lana ta 7 urtez arraunen ibiltziaz aparte... Kuriosidadia bazakat. Izan'e bestei ahua beteta esateiguk nahi deken guztiya, baño hiri buruz eze gutxi zakiu...

kumlaude ziur!

traumatizatupilloa — 2008/03/27 22:22
Errediela, errediela, unibertsitayua nauk eta sekulako MASTERRRA prestatukoit hire azalpen guztiyak jasota. Hau dek hau paotxa. Psikolojia, psikiatria arloko txosten earra prestatukoit. Ezer galdetube, pertsona bat nola konfesatzen dan argudiatzeko. Tramankulo birtual honen poderiyoz kurrikulum potoloak nola lortu ditzakegun azaltzeko. Pertsona batek nola jasan izan ditun sekulako presioak gazte-gaztetatik eta hemen nola jarraitzen dun, ttinko, autoestimaz potto eginda, traumatizatu aldetxo bat izkutatu eziñik, herriko, munduko eta unibertsoko arazoak konpondu nayan, bere erara jakiña, askotan ezertxo ere jakin gabe, baiñan jardute hori ezin kontrolaturik. Kumlaude ateakoit orainguan !!

traumatizapilloari

herritarra — 2008/03/27 22:51
Hori da hori Ikerrekin sartu beharra.Beste lanik ez duzula dirudi. Nik ere Ikerrek bezala badaukat gogoa, zuk zer egin dezun jakiteko, zerbait egin badezu noski. Arraunen 7 urte ibiltzeak ez du kurrikuluma potolotzen, ekintza hori zuretzat baita, eta ez dezu beste inortzorengatik egin.idatzi, idatzi......

auskalo

traumatizatupilloa — 2008/03/27 23:00
Ez mutil, ez neska, nere arrauneko kurikuluma eta seguraski bizitzakoa ere ez det adieraztekua. Geyengoak osatzen dugun multzoan nagoelakoan natxiok. Ez beste batzuk sekulako lanpilloa egiten duten zerrendak argitaratzeko joeratakoa. Beno, agian, akaso, nere inguruan ibilli zirenak, nik tosta eta aulkia osatzearekin, beraien entrenamenduak burutzeko balio izango zutelakoan natxiok, auskalo...

trauma...........

herritarra — 2008/03/27 23:09
Espero det orain erantzun dezun tonu berdinean erantzuten jarraitzea, honela hobeto bait dago. Gauzatxo bat, zu tostetan egoteak besteak entrenatzeko aukera zutelakoan zaude, nere galdera besteak entrenamentu normala ala doblea egiten zuten? Ea, zuk zure pisua eramaten al zenuen?....

tonua-altua

traumatizatupilloa — 2008/03/27 23:19
Joño, joño, joño... tonua, tonua, tonu-altua erabiltzeak badizkik bere onurak. Ikusten dit rollo guztiyau bertatik jarraituela. Ba zer esangoit ba.. auskalo. Txarra niñuan baiñan ez alperra. Hor zagok aldea, nabarmena gaiña. Sekulan etxea deitugabekoa, beti han nintzelako, ordurako prest, lokatzetan ibilli behar bazen ere. Ez beste batzuk bezela, bankuan exeri eta muziñ egiñez momentuoro, egunero, astero, hilabetero, urtero... edo ta guztiya utzi eta lo.

gaztelekua

karkarazale sutsu bat — 2008/03/27 23:22
jesous! jendia aspertuta bizia karkarako blogen eztabaida sutsu baten sartzea, temaz aldatuz... karkar... bueno bakoitzak hautatzeu ze in bere denbora libren... karkarkar... ba berriyai dagokiyonez, bazala garaya azkenen gazteleku bat itekua! zorionik beroena txurrumuskiri!! eta oan gaztetxia falta da 16 urtetik gorakontzat zuzendutako gaztentzako indako gune autojestionatu bat. besteik ez esateko... aber komentariyo honek eztabaida sutsu bat sortzeun. ze ni gustoa eote naiz, parre pixkat iñez. aa! ta eztabaida hontan argi ta garbi ikerrek irabaziu.

traumatiza.............

herritarra — 2008/03/27 23:27
Beno ez zaitez haserretu broma bat besterik ez tzan da. Beno ta orain nere irudipena: pena ematen didan gauza bakarra, gazteak nola tratatzen dituzten ikustea da.Orion dagoen afizio guzti hori ez dutela ondo bideratzen iruditzen zait neri, nere ustetan gazteak gutxienez errespetuz tratatuko beharko lituzkete. Ni txikitan klubean ibilitakoa naiz eta errekuerdo honena daukadan pertsona XARPAS da Juan Angel, honek bai pazientzia eta ume eta gazteei (naiz neska edo mutila izan) erakutsi egiten zien. Gero badakizu hau ere etzuten nahi eta.......... Nire ustez errespetua da azkena galdu behar dena . Besterik gabe krikita konstruktiboa izan da, honekin aldatzea esper dut.

denei

herritarra — 2008/03/27 23:32
KArkarazaleak dioen bezala , orain falta den gauza bakarra gaztetxe autogestionatua da. eta hori egiteko lokalik aproposena kosta tailerra litzateke. Gela batean bilera gela eta talde bakoitzarentzat bere takilekin edo lokaltxo txikiekin materiala jasotzeko eta beste guztia, musika jo eta gesionatzeko lekua dantza desberdinak ikasteko lekua eta antzerkia egitekoa, egoteko txokotxo batekin.......beno ta beste hainbat gauzarekin.

sekulasantan

traumatizatupilloa — 2008/03/27 23:35
Ikerrek irabaziu. Esan hitek gaiña. Eskerrak parre pixkat eiten deken. Hoixe bakarrik falta zayok estudienteari. Eztik sekulasantan bukatuko bere kurriKULOarekin.

herritarra-ri

traumatizatupilloa — 2008/03/27 23:51
Jesus, maria ta jose. Nik ez nuen xarpax ezagutu. Nere garayetan, a zer nolako egunak pasa genituen autobusetan, bañolasen, sevillan, mequinenzan, castrelon, eta beti ondo tratatu nauelakoan nago. Ez erroparik, ez ontzirik, ez bazkayarik, ez apayarik, ez oyarik, ez zait IÑOIZ faltatu. Alde hortatik ez det iñongo pegarik. Kirol hori gogorra denez, eskuartean baliyo haundiko erremitak ibiltzen giñuenez, askotan seriyo jartzen zirela arduradunek, konforme, batzutan bronkak botatzen zizkigutela, baitaere, bizitzako entenamendu makala dek ba bronkak entzutea...Bestalde ikusi besterik ez dago zenbat jende ibili eta dabillen gaztemailletan iñoiz Oriyon ezagutu ezden bandera eta garaipen pilloa metatuz, egun pasa ederrak egiñez, lantaldean parte hartuz, errespontsabilitatea zer den ikasiz, ardura zertan datzan jabetuz. Beraien aurpegiak begiratu besteei ez dago. Nahiko ezanguratsua da. Zoriona dute sorbaldan.

dena oso polita jarri dezu

herritarra — 2008/03/28 00:03
Zuri entzunda gogoa ematen du arraunean hasteko,5 segunduz pentsatu det baina ez. oso polita da zuk diozun hori. Baina Orion dakizun bezal gazteentzat amesten deguna da traineruko parte izatea da. Iristen da unea eta prestatzaileak dionez , beti ere diotenez "ez duzu nibelik orion arraun egiteko" eta nahi badezu arraun egin Getarira ta noski oriotarrak Getarira eta kanpotarrak Oriora eta sentiten dut baina kanpotarrak dira oriotarrak ez direnak(impuesto kontua badakizu). Eztakit beno, bakoitzak ikusiko du zer egiten duen bere bizitza eta denborarekin.bada ezpada, zuri aurre hartuz esan, nik ez dudala horrelako traumarik lehen esan bezal txiki txikitan ibili bait nintzen. Beno ulertuko duzulakoan oriotar honen kezka...

pasadizoak

traumatizatupilloa — 2008/03/28 00:24
Hara, hasarretu egingo nauk. Betiko lelo exkaxa. Gaur egun, oportunitateak denak zeukek. Oriyotarrak eta kanpokoak. Oriyon entrenatu, Oriyok baliabideak jarri, Oriyon entrenatu. Hara, trainerurako onenak behar dizkiyau, guztiyon ilusiyua omen dek, hik esatek. Eta hor arduradunak errespontsabilitatea, ez hik. (Konpetiziyoan onenak jun behar dutela pentsatzekelakotan natxiok, bestela, sortu beste elkartea aisialdirako, Txurrumuskiarrauntraumatizatua izena duna). Eta denboraldiko proyektu hortan sartu eztana, Getarira, ta txarra hi!. Lasai, etorriko dituk eta denbora okerragoak. Guztiyak oriyokuak eta bigarren dibisiyuan edo ta hirugarrenguan. Orduntxe bai klubeko arduradunek lana, galtzabete lana. Eta betikora natxiak, Oriyoko arraunlari-irabazlea izateko denok ez diyau baliyo. Baiñan bazaudek arraunlari-irabazle izateko gaya daukenak. Eta hoyei baliabide fisiko eta humanoak jarri beharzaizkie. Ni ados natxiok. Eta beste guzti hori: ez du nibelik, eta kanpora bidali naute, ta ez didate kasurik egiten ta zortzikokoei kasu egiten die bakarrik, ta B-ra pasa naute, ..... traumatizatuen pasadizoak. Eta oyea natxiak, biyar lana dit eta.

Ni behintzat harro natxiok naukenaz

Iker Gurrutxaga — 2008/03/28 01:05
Esaten ai haiz hor ni traumatizatuta naola, arrastoik eztakatela ezerena, kurriKULOa etzaiakela bukatzen iñoiz... Baño ni harro natxiok naukena izanda ta etzakat erreparoik hori kontatzeko. Hik berriz emateikenez badakak zertaz lotsatua eo hori emateik, ze esan dekeneako eztekela kontatu nahi hitaz ezer... Hoi dek errexena, hire identidadia ixkutatzia. Baño hala're pixkanaka ai haiz datuk ematen zein haizen danok jakiteko (goatu klubeko argazki pilla daudela online). Ta hire trauma zein dek? Ze esan dek unibersitayua haizela ta psikologian masterra ingoekela ta geo esan dek lan itekela... Joder motel! Lanen ta masterra iten batea... harro eon ber huake! PenomenO!

AUPA TXURRUMUSKI

arraun ezalea — 2008/03/28 18:33
Zorionak Txurrumuskiko kide guztiei, izugarrizko lana egiten duzue herriarentzat, animo gaztelekuarekin. Bestalde 10-16 urte arteko eskaintza bete dela, baina gazte diagnosian 16 urtetik gorakoentzat beste eskaintza mota bat proposatzen zen, ea noizko den hori. Nik ere oso egokia ikusten dut kosta tailerra horretarako, eta aurrerago batek aipatu duen guzti horrez gain, ekintza kulturaletarako aretotxo bat ere egoki ikusten dut. Bukatzeko, nahikoa da edozein albistetan arraunaz hitz egiten hasten zaretenokin, aspertu egiten duzue eta gainera ez zarete dagokizuen lekuan ari. Zergatik ez duzu arraunaren blog edo txata sortzen eta bertan jarduten? Nik behintzat eskertuko nizueke.

txurrumuskiEZzalea

traumatizatupilloa — 2008/03/28 20:20
Esaten duzu:Zergatik ez duzu arraunaren blog edo txata sortzen eta bertan jarduten? Nik behintzat eskertuko nizueke. Egia da bi maxi-egoskor dela medio, azken bolada honetan, gai bat izan dela nagusi. Baiño lasai, hori ere etorriko da normaltasunera. Ez al dago pazientziyik o ze?. Bestealdetik ezin det onartu, blog edo txat berezia sortze horren eskaera. Bestela, zergatik Txurrumuskik ere bere blog edo txata ez du sortzen. Horrela, TxurrumuskiEZzaleok lasaigo ibiliko giñateke hemen, ze makiñabat albiste eta histori ateratzenda hemen eta neri bost axola. Baiñan onartzen det. Guztiyok behardeu lekua. Edo ta gazte asanbladakoek ere berea sortu eta hau lasaiago utzi. EZ! EZ! eta EZ!. Guztiyok daukagu tokiya Karkaran. Pazientziyaa neska !!

traumatizatupilloari

mikel aranzabal — 2008/03/28 21:28
kaixo traumatizatupilloa: ez dakit konturatu zaren, baina, ez zara blog batean idazten ari, berri baten inguruko erantzunetan baizik. txurrumuskik ez badu egokia ikusten blog bat sortzea, ba beraiek nahi ez dutelako da. bestalde, jaikin arazi nahi dizut, konturatu ez bazara ere, OKK gazte asanbladak baduela aurreko urteko abendutik bere bloga, eta bertan adieraz ditzazkezula zure aurkakotasun guztiak. ez dudarik egin kontuan hartuko ditugula. ni ere bat nator "arraun ezalea"rekin. idatzi mesedez iritzi bagoitza dagokion lekuan. arraun kontuetaz hitzegiteko baduzu sarreran albiste bat, eta bestela eskatu zure klub maiteari bat sortzeko. eskerrikasko.

badator, badator gaztetxea.

mikel aranzabal — 2008/03/28 21:35
asko kosta da baina badu daoeneko herriak, behar zuen GAZTELEKUA. zorionak txurrumuskikoei egin duten lan mordoak azkenik izan baitu bere saria. orain diagnosiko plana erabat bukatzeko, zerbait falta zaigu ezta? utzi pentsatzen... ah bai!¡! GAZTETXE AUTOKUDEATUA. ia ahaztu zait. urtarrilean hasi behar genuen udalarekin mahai inguruan, baina...

traumatizapilloari

Ruth Etxeberria — 2008/03/28 22:59
Gabon zuri, albiste honen hasieran idatzi nuen zorionak ematen Txurrumuskiko kidekoei, lortu berri duten gaztelekuarengatik zorionak, eta eskerrak orioko herriko gure gaztentxoengatik lan egiteko gogoz daudelako. Zuri eskatzen dizut mesedez arrauna defenditu behar badezu defenditzeko baina lanean txukun hari dire beste elkarteekin ez sartzeko. Zorionak berriz ere txurrumuskikoei eta animoak gaztetxoei berain esku bait dago gaztelekuak funtziona dezan. Gaztetxe autokudeatua falta zaigu orain! kosta tailerra bizirik!!!!!!

Zuzendua: Ruth-Mikel

traumatizatupilloa — 2008/03/28 23:43
GABON ZURI ERE RUTH: Nik iñoiz ez det esan Txurrumuskiren lana ona, erdipurdikoa edo txarra denik. Ez naiz sartu beste elkarteekin. Galdeketa batzuk egin ditut bai, baiñan berayen funtzionamenduari dagokionez tutik ere ez det esan. TxurrumuskiEZzalea naizela baizik aitortu det. ArraunEZzaleak daudela onartzen deten bezela. Zuk esaten duzu Txurrumuski txukun lanean ari dela. Konprenituko duzu, zure iritziya dela, askoren iritziya seguruenik, baiñan ez guztiyona. Neria ez behintzat. Beraz, normala, naturala den bezela, zuen lana oso oso oso interesatua dela iruditzen zaigunak ere bagaudela. Zuk defenditu zurea eta nik nerea. Hortan datza bizitza……..KAIXO MIKEL ARANZABAL: Egia da berri aldresbeko batean jardun naizela. Txurrumuskiren kudeaketa, ardura, funtzionamendua, hori zan hasieratik galdetzen zena, eta hortik abiatu giñen, baiñan pixkanaka beste bidea hartu du, ni eta ni bezelako beste egoskor baten kulpaz. Barkatu eragozpenak. Bestalde logikoa denez, Txurrumuskik ikusiko du bloga sortzea egokia den ala ez, arraunzaleak ikusiko duten bezala. Bai, badakit zuen bloga existitzen dela bai…ta egun hauetan baduzue lana, latz gaiñera, ea kapaz zareten aurre egiteko makineria instituzional guztiyari. Banatxiak kalera, gaurkoz nahiko lana ein dit eta. Eta astelenetik aurrera, berriz ere nere MASTERRA prestatzeraaaaa!

Astakirtenari

Leire — 2008/03/29 14:44
Askoi arrauna gstatuko zaigu eo ezaigu gustatuko, baña ezgea hasten hola defendatzen, izane, hola defendatzeuen personajillok arrauna ez gustatziakin amaitzen baitue. Traumatizauta biziala antzeman da. Bestalde ze esan, ba ados natorrela iwal txurrumuski elkarte bezela etzatzula gustatuko (errespetagarria), baina iten duen lanak herrian zeresana dakaela, herriyak onartzen dula, eta ondoriyoz lan txukuna eta zergatik ez esan, lan ONA, bai bai ONA, dudaeziña, eta eztabaidagaitza da!!!!Zertan zabiltz traumatizatu halakoa? Eta gainontzekoei, ez aldu merezi artaburu ganorabako horri (traumatizatupilloa)igoratzea? Horrelakoekin amaitzeko, ignorantzia da bidea!!

aplikatu zurean ere

traumatizatupilloa — 2008/03/29 15:36
Zurean ere aplikatu ezazu ba. Hain defentsa gogotsua, tinkoa eta sentimentuzkua egiten duzunez....

bada esaera bat

leire — 2008/03/29 15:38
perdonales señor a los que no saben lo que dicen!!! Bai bai zuregatik doa traumatizatupilloa!!!

HI!!!

Traumatizatupilloaren friend — 2008/03/29 15:38
Hi gutxinez nik zekiten baten laguna haiz...utzizak hau paken danon oneako izangoek ta...ZORIONAK TXURRUMUSKI!!!

TxurruZALE amorratua

Beñat Solaberrieta — 2008/03/31 10:13
Beno, lanean hasi orduko karkara.com-en sartu eta Txurrumuskiren azken ekitaldiari buruzko milaka mezu. Herriko talde izanik eta herriarentzat boluntarioki lanean aritzen garenez herriaren ahotan egongo garela ez daukagu dudarik. Baina gaztelekuaren kudeaketa azken hamar urteotan egin dugun ekitaldi bat izan da, aurrez gure aurretik egon direnak eta guk geuk hamaika ekintza eta zerbitzu eskaini dizkiogu herriari. Inolako gratifikaziorik jasotzeko asmorik gabeko ekintzak. Norbait Txurrumuski = ametsa esleipenean besterik ez bada oinarritzen txurrumuski definitzeko oker dabilela esango diot. Erantzun asko emango nizkioke aurreko mezuetan agertu diren gezur, informazio txar eta komentario desegoki askorengatik, baina zuzenena informazio bat ematerako garaian elkartearekin berarekin lasai asko kontaktuan jarri eta galdetzea izango da. Gure jarrera beti izan da irekia, ez daukagu ezer gordetzeko, ezer isiltzeko. Azkenik eskerrik asko, hamar urteotan gure alde egin duzuen Oriotar TxurrumuskiZALE guztioi.

Beñat Solaberrieta-ri

traumatizatupilloa — 2008/03/31 16:19
Beno Beñat, oso ondo. Ulertzen det zure TxurrumuskiZALEtasuna, ozenki aldarrikatzen duzue eta ondo dago. Hamar urte hoyetan jardun ezkero bada zeozer. Beraz, urte bat esateatik, 1965. urtetik, eskuhutsik gaur egun arte Arraun Klubean jardun diren eta hari direnek ArraunZALEtasuna aldarrikatzen duten-dugun bezalaxe. Badakizue zenbat kostatzen den ilusio, ekimen, ekintza, proiektu bat, bi..., aurrera ateratzea. Ba horixe bera kostatzen zaio arraun klubari aurrera jarraitzeko. Ez geyago ez gutxiago. Badakizue jada, zerutik euriya bakarrik dariola eta askotan kaka. Bai horixe!. Aitortu behar det, TxurrumuskiEZzalea bezela agertu nintzenean, zuen barrunak pixka bat astintzeko egin nuela, zuek pixka bat amorraztearren. Badirudi, pixaka bat kabreatu zaretela. Eta ondo dago. Bizirik zaudetela esan nahi duelakoan nago. Ba, gauza berdiña gertatu zitzaidan neri foro honetan, eta gertatzen zait, klubari buruz ezjakintasunean babestuta, astrapotrokeriak, gezurrak, eta errespetu falta agertzen denean. Horretxeatik, jardun naiz hemen tonu-altuz idatziz. Kritikak onartzen dituk, nere ustetan zuzenak eta intentziyo onarekin egiñak baldinbadira, baiñan ez traumatizatu-usaiña dutenak. Oriyok guztiyon bearra du eta ea asmatzen dugun. Zorionak Txurrumuski eta aupa Oriyo! Gotzon.

Kritiken ingurun...

Iker Gurrutxaga — 2008/03/31 21:04
Kritikak onartzeitukela esan dekenen graziya eman diak. Eztek bat bea're onartu, ezjakintasunagatik zeoze esandako momentun barkaziyua eskatu ta eztek onartu barkaziyua ta ni gezurretan behintzat enauk ibili. Gezurra intentzionatua izatek, ta gezurretan ibiltzeko intentziyoik eztiu izan. Portzierto... hi nekin arraunen ibilitakua omen haiz... ezizen polita asmatuek, Gotzon. Hemen kritikak onartzen jakin berdek ta hoyei hitzekin ta ez iraiñekin buelta ematen'e bai! Animo ta ia hire mezu danak tonu bajun juteian, danok eskertukoyau!

Ezin da erantzunik utzi