Gazteluko presara ibilaldia larunbatean
Ikastolako hainbat gurasok antolatzen duten bigarren ibilaldia da honakoa
Larunbat honetarako ibilaldia antolatu dute Ikastolako hainbat gurasok. Goizean herritik abiatu eta Gazteluko presa bisitatuko dute lehenengo. Han geldialditxo bat egingo dute inguruaz gozatzeko Oriora itzuli aurretik. Antolatzen duten bigarren ibilaldia da honakoa. Otsailaren 24an egin zuten lehen txangoa, Agorregira, eta arrakasta handia izan zuen deialdiak 129 lagun bildu baitziren.
Argazki tailerra
Bestalde, Orioko Herri Ikastolak 10 orduko argazki tailerra antolatu du maiatzerako. Argazkigintzako oinarrizko ezaguerak irakatsiko ditu bertan Arantxa Arrillagak. 35 euro balioko du ikastaroak. Interesatuek hilaren 28rako eman beharko dute izena Ikastolako idazkaritzan.