Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gipuzkoako batelen liga neskena da
Dokumentu Akzioak

Gipuzkoako batelen liga neskena da

2008/04/15

Oriok bateletan lortzen duen 200. garaipena izan da infantil kadeteetako neskena

Infantil kadeteen mailan aritzen diren neskak Gipuzkoako batelen ligako txapeldunak dira larunbataz geroztik. Albiste pozgarria ezezik, sekulako garrantzia ere badu berriak, aurreneko aldia baita Orioko neskek arraunean liga bat irabazten dutena. Txapelketak makina bat, baina lehen liga izan da aurtengoa. Gainera, Orioko arraunketa elkarteak, bere historia luzean, bateletan lortzen duen 200. garaipena izan da honakoa.

Hauexek izan dira aurtengo ligan parte hartu duten arraunlariak:
Patroiak: Nadeth Agirre eta Lore Ibarguren. Arraunlariak: Jone Uranga, Maite Arruti, Sarai Lizaso, Leire Etxeberria, Enara Beloki, Miriam Uranga, Andrea de Diego, Lide Lertxundi eta Irati Lertxundi.

Nesken bandera 

 
ORIOren garaipenak bateletan:
113     Titulu ( 30 Gipuzkoako Ligak)
071     Bestelako banderak
016     Trofeoak
200     GUZTIRA

Bateletako grafikoa

ikearriya

batela — 2008/04/15 19:21
zoriyonak neskeei eta nola ez ba Barrenetxea jaunari!! 200 garaipen aipatzen da. Ikearriya!!

zuei

nineu — 2008/04/15 21:28
Zorionak, Nadeth, Lore, Enara, Jone, Maite, Sarai, Leire, Miriam, Andrea, Lide eta Irati!

aupa neskak!

arraun — 2008/04/16 11:16
oso ona neskak! toope ibili zeate ta azkenen lortuezue mezi zenuena! segi hola danai egurra ematen! animo! aupa barre ta entrenadore danak!

aupa neskak

amaia — 2008/04/16 11:54
aupa neskak eta eutsi goiari. Aurten gañea garaiz jaso dituzue ekipamenduak argazkietan ateratzeko!!!

felizidadia

arraunEZzalentzat — 2008/04/16 16:19
( http://www.fotolog.com/arrutim/43998647 ). Interneten helbide hau kasualitatez lortu det. Han ta hemen saltzeatzen ibili ondoren. Ikearri gustatu zait. Transmititzen dun poza, ondo pasatzia, esker ona... guztia zoragarria. Ez dakit norena den baiñan segi horrela. Hori dek felizidadia transmititzia!!. Ikusi, ikusi...

ONENAK GAITUK!!

LORE — 2008/04/16 21:37
Aupa!! Neskan emaitzan informaziyo gutxi jartzea, esistitze ez gealakon eo....... baño oitakotan ttak!! Aupa neskak de bai!

Onenak gaituk?

Hitanoa — 2008/04/16 23:18
Ondo dago hitanoa erabiltzea, baita neskei buruzko informazio falta adieraztea eta horretaz kexatzea ere... Baina arren, neskei buruz hitanoan hitz egiterakoan ongi hitz egin eta idatzi! Onenak gaituk esaterakoan multzo edota gizonezkoei buruzko zerbait esateko ongi dago, baina emakumeazkoa denean GAITUN erabili! Tamalgarria da neskek euren artean askotan erabiltzen duten hitanoa gizonezkoena izatea... Ikastetxeetan badute zer landua! Zuka gutxiago eta hitano gehiago! Ala gazteleraz "de usted" hitz egiten diete ikasleek euren gaztelerako irakasleei?

gaitun

gaitun — 2008/04/16 23:27
hori, hori, GAITUN !!

arrauna

miresle bat — 2008/04/20 18:07
Zorionak Neskak!!! aipatzekua da urte guztin neska hauek iteuen lana. benetan txalogarriya!!

ZORIONAK!!!!!

oriyotarra — 2008/05/30 21:32
ESAN BERRA DO NESKA HAUEK LIGAKO ESTROPA ASKO IRABAZI DITUELA T KOMENTAYO BATEN IRAKURRIETENA EGIYA DA NEKAN INFORMAZIYO GEYO JARTZIA DE IZATEA EEEEEE MUTILLANA PILLA EARRA IDAZTEZUE A TA HAU HASIERA BAKARRIK DA HURRENGO URTEN LIGA,GIPUZKOA T EUSKADI ZORIONAK NESKAK IKEARRIYA DA ZUENA

hitanoaren erabilera dela eta...

ados baño ez guztiz — 2008/05/31 01:07
esandakoarekin arrazoi osoa duzu, hitanoa emakume eta gizonezkoena ongi bereizi behar dela, baño "de usted" eta zuka konparatzea? "de usted"eka hitz egiteko "berorrek" dago baño ez da askorik eta ondo erabiltzen.

Hitanoa?

Iñaki — 2008/05/31 09:13
Bueno, emakumezkuan hika ta gizonezkuana nahastia haundiya da geo, baño kontuatuta no, foro honen bitartez geyenbat, Oriyon hika desastre dola. Bost hitz baño geyoko esalditan hemen hika idatzi duenan ehuneko iya ehunak ez du hitanua ber dan bezela erabili. Erlatibozko esaldik (hola esanda potolokeya askontzako, baño esplikaziyo errexekua) ez ditugu bate zaintzen, gaztek geyenbat; baño ez hain gaztek´e nahiko pattal. "Etorri deken tipua ez dek oriyotarra" bezelako perlak nunahi billatze dia foroko mezutan barrena. Ikastetxetan zeregiña bado, konforme. Baño etxetan? Hitanua tradiziyoz etxetik transmititu dan zeoze da: gaur egun zenbat guraso dia semealabai hika aitze dianak? Semei akaso aitak. Amak nekez semiai hika. Ta alabai iñor ez. Trixtia da geo. Hitanuak oaindik badu, nunbait, halako estigma bat, errespetu falta ote dan hika hitzeitia...

Hitanoa?

Euskaldun berri bat — 2008/05/31 11:34
Ez dakit Orion ondo erabilita dagoen ala ez baina euskaldun berri batentzat ia ezinezkoa da hikaz hitz egitea. Dena den, Iñakiren ustezko erabilera txarra izanda, zoragarria izan behar da hitanoa erabiltzea. Dena den, zuk hainbeste jakinda, uste dut ahalegin pittin bat egin beharko duzu hobeto idazteko. Edo modan dago horrela idaztea? Horrela izango balitz, bakarmena eskatuko nizuke.

"De usted" eta zuka

Euskaltzaindia — 2008/05/31 15:44
Uste dut ez dituzula ongi bereizten zuka eta berorika. Zuka "de usted" da, hala izan da eta hala izango da. Berorika "de vos" da, gaztelera zaharreko testuetan asko erabilia. Denborak agian "de vos" delako galtzea ekarri du, euskarak berorika bezala. Egun bigarren pertsonari errespetoz edo hizkuntza jasoan jarduterakoan zuka eta "de usted" dauzkagu. Bestalde, euskaldun berriari esan nahi nioke ez dela hain zaila hika ikastea. Kontua da, zuka ikasten duzuela euskaltegietan, baina kalean (eta Orio bezalako herri batean gehiago) lagun artean hitanoz hitz egiten da dezente. "Dena den, zuk hainbeste jakinda, uste dut ahalegin pittin bat egin beharko duzu hobeto idazteko.", zer esan nahi zenion horrekin Iñakiri? Ez dut ulertu... Segi zure euskara hobetzen, oraindik ere bide luzea duzula iruditzen zait eta!

Hitanoa?

Euskaldun berri bat — 2008/05/31 16:17
Argi eta garbi dago esan nahi nuena. Hau da, Iñarkiren euskara gaizki idatzita zegoela. Nire zalantza bakarra zen ea modan zegoen horrelako goi mailako euskara erabiltzea. Baina orain zure erantzuna jaso eta gero lasaiagoa nago askoz ere gehiago dakidalako. Mila esker hain atsegina izateagatik. Ematen du gaztegia zarela kritika bat jasotzeagatik.Iñaki=Euskaltzendia?

Euskaldun berriari

Iñaki — 2008/05/31 18:32
Ni euskaltzaindia? Ezta iñundikan´e. Nik gaxki idazte detela? Nundik atera dezu hori? Ber ba euskaltegin etzizuen erakutsiko, baño euskerak´e erabillerak eta erabillerak ditu. Foro hau herri mallakua izanda,ahalegin bereziya in ber izaten deu zenbaitek -ni tarten- herriko hizkera dana eta idatziako oaindik iñun arautu gabe dona idatziz emateko. Beste kontu bat izango litzake eskualde eo nazio mallako foro baten idatziko banu, ordun beste geruza baten aiko baikiñake, ta nere hizkera´re aldatu in berko nuke. Euskara batua ikastia oso ondo dao, ta zoriontze zaitut horreatik, ze gutxiyo! Baño herri hizkeran erabilera indartzeko ta, denborakin, arautzeko biren nere hondar aletxua jarri baño ez det in nahi. Ez da goi-mallako hizkera, ez behe-mallakua hemen erabili detena: herriko hizkera da, besteik gabe. Ta azaldu deten kezka bakarra da herri-hizkeran jatorrizko gramatikai kolpek eman ta eman jardute geala. Hortik aurreako baloraziyok norbeak in ditzala.

Iñakirekin ados

Euskaltzaindia — 2008/06/01 00:36
Euskaltzaindia izenarekin sinatzen dudanean, zu bezelako jendeari zuzentzeko soilik da. Honela, euskara batuan idatzi ohi dudalako. Baina ni ere web honetan Orioko euskaran mintzatzen den horietako bat naiz. Euskaltzaindiarekin sinatzeagatik, ez pentsa Iñakiren izenarekin sinatzen duen bera naizenik, ez da eta horrela. A, oraindik ez didazu esan ea nire azalpena egokia zen hala ez. Kritika jaso? Noski badakidala kritikak jasotzen, baina kritika egokia denean. Kritika desegoki baten aurrean azalpenak emateko beti prest nago. Besterik gabe, esan bezala segi euskararekin gogor eta ea egunen batean guk bezain solte idatzi eta hitz egiten duzun! Animo eta bejondeizula! Bide batez, anima ezazu jendea gure altxor mantentzeko berau ikastera!

Barkazio eske

Euskaltzaindia — 2008/06/01 00:41
Azken aldi honetan idatzi ditudan esaldietan akats batzuk aurkitu ditut eta zuzendu egin nahi nituzke. Bata, bezelako idatzi dudala eta modu zuzenean BEZALAKO idatzi behar dela. Bestea "azalpenak emateko beti prest nago" eta modu egokian "azalpenak emateko prest nago beti" izango zen. Eta azkena "anima ezazu jendea gure altxor mantentzeko" eta modu egokian "anima ezazu jendea gure altxor HAU mantentzeko" izango zen. Presak eta gauzak bi aldiz ez irakurtzeak honelako akatsak eginaraztea egiten du. Ea ba nire akatsak ez dituzuen gainontzekoek egiten eta idatzi "gorde" botoia sakatu aurretik bi aldiz irakurtzen duzuen. (Zentzu bikoitzeko esaldia. Kar, kar)

Hitanoa?

Euskaldun berria — 2008/06/01 10:30
Hasieratik esan nizuen ez nekiela zuen idazkera modan zegoen ala ez. Nik ez nekien Orioko euskalkia zela, nik soilik euskara batua pizka bat ezagutzen dut eta. Beraz, nire barkamena eskatu nahi nizueke, konturatu naiz hanka sartu dudalako. Nik, nire aldetik, euskara hobetzen saiatuko naiz baina zuek ere berehala haserretzen zarete.

Haserretu ez

Iñaki — 2008/06/01 22:57
Ez, ez, ni behintzat e´naiz haserretzeaño allatu, ezta iñundikan´e. Baño bayeztapen goor xamarra in zenun, zeorrek hala esanda, ezjakintasunetik -gaxki idatziya zeola halajaña!-, ta hori etzitzaian gustatu. Besteik ez, neonen azalpena eman nizun ta hortantxe geatu zan. Haserretzako hau baño arrazoi haundixiok berko ote´itugu, bestela laxter gea txoakeyangatik alkarri begik ateaz!

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Gipuzkoako batelen liga neskena da

Argazkia: Joxemari Olasagasti