Hemen zaude: Hasiera Albisteak Giro aparta Asentzioetako ferian
Dokumentu Akzioak

Giro aparta Asentzioetako ferian

2011/05/30

Jende asko ibili zen Aian, eguraldi ona aprobetxatuz

Atzo, maiatzaren 29a, Asentzioetako feria giro apartarekin ospatu zen Aian. Iluntzera arte eguraldi ona egin zuela aprobetxatuz, jende ugari gerturatu zen Aiako kaleetara. Ganadua, makinaria, belar-moztaileak, ardien ile-moztaileak, talo egileak, labeleko oilaskoarekin egindako pintxoak, sagardoa, txakolina eta beste hainbat gauza izan zen postuetan.

Arratsaldeko 17:30ean hasi zen pilota jaialdia frontoian. Lau t'erdian Eneko Ioldik Arraztoa 22 eta 14 hartu zuen mendean, eta binaka Mikel Goñi eta Uzkudun iritsi ziren 22ra lehendabizi, Beitia eta Gorrotxategi 18 puntuan utzita. Giro beroa izan zen Aiako pilotalekuan, goraino beteta egon zelarik arratsaldean.

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea

Giro aparta Asentzioetako ferian

Iñaki Oliden idi parearekin izan zen Asentzioetako ferian.