Gizon bat hil zen Orion parapentearekin uretara erorita
Mendibeltz futbol zelaian baieztatu zuten 53 urteko britainiarraren heriotza
Martxoaren 27an, larunbatarekin, 53 urteko britainiar bat hil zen Orion, parapentearekin uretara erorita. Antilla hondartza parean gertatu zen istripua, arratsaldean, eta arrokaz beteriko inguru batera erori zen gizona, Anarrira. Ertzaintzak helikoptero batez atera behar izan zuen gorpua, ez zegoen haren bizitza salbatzeko modurik eta Mendibeltz futbol zelaian baieztatu zuten heriotza.