Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gizonezko baten gorpua erreskatatu zuten atzo
Dokumentu Akzioak

Gizonezko baten gorpua erreskatatu zuten atzo

2007/11/26

San Joango ermita inguruan zebilela, bihotzekoak eman ziola uste da

Gizonezko baten gorpua erreskatatu zuen ertzaintzak atzo goizean, Orion. Goizeko hamarrak aldera, Sanjoango ermita eta Zaragueta eskola inguruan zebilen gizon bati bihotzekoak eman zionaren abisua jaso zuten larrialdi zerbitzuetan. Ertzaintzaren zenbait auto, larrialdi zerbitzuetako kideak eta suhiltzaileak segituan agertu ziren ezbeharraren tokira. Baina, arazo orografikoak medio, ertzaintzaren helikopteroa behar izan zuten gorpua erreskatatzeko. Hilotza handik aterata, portura eraman zuten eta, handik, Donostiako Auzitegiko Patologiako Zerbitzura. Hildakoak, IA.Z.G, 40 urte zituen ertzaintzako prentsa bulegoaren arabera.
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.