Azkue sarietan aipamen berezia jaso du Goiuri Unanuek
Euskaltzaindiak oriotarraren lana argitaratzeko gomendioa eman du
Atzo, martxoaren 10ean, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan, 2009ko Resurreccion Maria Azkue literatur sariak banatu ziren eta Goiuri Unanue oriotarrak aipamen berezia jaso zuen, Ipuin bat bost minutuan izkribatzeko narrazioarekin, 15 urtetik 18rako adin tartean. Gainera, Euskaltzaindiak gaztearen lana argitaratzeko gomendioa eman du.
Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak antolatzen dituzten Azkue sariak idazle gazteak literatura mundura erakartzea dute helburu. Guztira, Euskal Herriko 219 idazle gaztek parte hartu dute aurten, narrazio eta olerki ataletan.
Goiuri Unanuek 16 urte ditu, DBH 4. maila ari da ikasten Orioko Herri Ikastolan, eta iaz Urruzuno sarietan finalisten artean izatea ere lortu zuen.
Zorionak!