Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gomazko pala txapelketan parte hartzeko aukera
Dokumentu Akzioak

Gomazko pala txapelketan parte hartzeko aukera

2010/02/05

Izena kiroldegian eman behar da eta otsailaren 12a izango da horretarako azken eguna

Orioko pilota elkarteak Udalaren laguntzarekin antolatuta, otsailaren 19an hasiko da gomazko pala lehen txapelketa, eta bertan izena emateko epea ireki dute. 16 urtetik gorako oriotarrek eta aiarrek parte hartu ahal izango dute eta partidak ostiral arratsaldetan jokatuko dira, Orioko pilotalekuan.

Izena kiroldegian eman behar da eta otsailaren 12a izango da horretarako azken eguna. Edozein zalantza argitzeko Eneko Galarragarekin jarri behar da harremanetan, 676 795 608 telefono zenbakian.

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea